Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
6:16 am,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Amorebieta-Etxanok jardunaldi bat antolatu du emakume ekintzaileen beharrizanei erantzuteko

Amore

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak ekintzailetza babesteko jardunaldi bat antolatu du, herriko emakumeei zuzendua, martxoaren 8an izango dena, Zelaieta Zentroan. Helburua emakumeen beharrizanak ezagutzea da beharrizan horiei erantzuteko irtenbide batzuk diseinatzeko eta ekintzaileen artean sare bat sortzeko.

Emakume ekintzaileen artean bakardadea ohikoa izaten da, emakumezkoen kasuan handiagoa izaten delarik gizartean gutxiago ikusten delako eta, beraz, ezagutzeko, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntzeko aukera gutxiago daudelako. Historian zehar ugalketari lotutako ardura emakumezkoen esku egon denez, horrek sareak eta aukerak sortarazten dituzten ekitaldi eta bilguneetara joateko aukera gutxiago uzten du. Horregatik, jardunaldi honekin beraien negozioa martxan jarri nahi duten emakumeen beharrizan eta kezkak ezagutu nahi dira.  Behin txostena egin ondoren, bide-orri bat prestatuko da jardunaldian ezarritako helburuak lortzeko.

Parte hartu nahi dutenak Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke 946300190 telefono zenbakian edota posta elektroniko bidez: berdintasuna@amorebieta. eus

 

AMETX BANNER LATERAL

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu