Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
6:15 am,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

GUTUNA · SORGINOLA GAZTETXEA · «Sorginola Gaztetxean lapurreta egin zutela publiko egin nahi dugu»

Sorginola

Testua · Sorginola Gaztetxea

Pasa den astean, otsailak 6, Sorginola Gaztetxean lapurreta egin zutela publiko egin nahi dugu. Lapurreta gertatu aurreko asteburuan Durangaldeko hainbat talderen kontzertuak egon ziren gaztetxean, beraz ondorioztatu daiteke kontzertuetan erabilitako materiala zela lapurren helburua. Horrelakorik aurkitu ez eta lanerako herramintak, liburutegiko pelikulak, aparato elektroniko batzuk eta asteburuan sobera geratutako edari boteilak eraman zituzten.

Jende askori egindako lapurreta izan da pasadan astekoa:  Urte eta erdi honetan fabrika zaharra bizibarritzeko lana egin dutenei, astero asanbladan batzen direnei, oholtza gainera hitzaldi-antzerki-kontzertuak ematera igo direnei eta hauek entzutera hurbildu direnei… laburtuz, durangoko gazteriari egindako lapurreta dala sentitzen dogu, gaztiok gure ilusio eta esfortsuekin lortutakoa da  lapurtu dutena.

Berriz  gertatu ez dadin neurriak hartzeaz gain, lapurreta honi erantzun potente bat eman behar zaiola uste dugu, eta horretarako herri bazkari bat antolatzea pentsatu dugu, martxoak 4rako. Bazkalostean mus eta partxis txapelketa egongo da, ondoren antzerkia eta gauez kontzertu bi.  Bazkarirako tiketak Intxaurre Kultur Elkartea, Mesoi barria eta Tabira Etxe tabernetan egongo dira salgai eta mus eta partxis txapelketan apuntatzeko idatzi Durengogp@gmail.com era.

Erantzun indartsu bat emoteko, Martxoak 4 danok Sorginolara! #AurreraSorginolaGaztetxea.

Publizitatea

Antitaurino

Done Jakue Karrea, 2

BILBAO

banner antitaurino

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu