Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
6:45 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

GUTUNA · IKASLE ABERTZALEAK · “LOMCEri ez, gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun”

IA

Testua · Ikasle Abertzaleak

Gaur, otsailak 16, Durangaldeko hiru institutotako IAko kideok, argazkiak atera ditugu gure ikastetxeetan, Espainiako nazio zapalduetako herrialdeok, Paisos Catalans, Galizia eta Euskal Herrian, martxan jarri dugun dinamika berriaren baitan. Dinamika honen helburua, LOMCEri ezetz esateaz gain, gure hezkuntza sistema eredu propioaren alde egitea da. Otsailaren 9an, SEPC antolakundea, Kataluinarrak, atera ziren eta hauei keinu bat egiteko asmoz, pankartak itsatsi genituen ikasguneetan, haiek babestuz.

ikasle-abertzaleak2-1024x652

Gaur, aldiz, argazki erraldoiak atera ditugu, ERGER, Galiziako ikasleak babesteaz gain, otsailaren 23an Durangon burutuko den manifestaziora dei eginez. Ondorioz, Fray Juan de Zumarraga, Ibaizabal eta Juan de Oroboiogotiako Ikasle Abertzaleok, ikasle guztiei dei egiten diegu, otsailaren 23an, 11.30etan Andra Maritik “LOMCEri ez, gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun” lemapean burutuko den manifestaziora.

Durangaldea LOMCErik gabeko eskualdea izan dadin, Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa! Hezkuntza herritik, herriarentzat!

Publizitatea

Antitaurino (denda)

BILBAO

banner antitaurino

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu