Ostirala,
2025ko Urtarrilak 24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:49 am,
temperature icon 17°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

GUTUNA · DURANGOKO ERNAI · Kutxabank kasuaren epaiketaren harira

ERNAI 1

Testua · Durangoko Ernai

Gaur, otsailak 14, eseriko dira akusatuen eserlekuan Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia (PNV-ren eskutik lehendakariorde izateaz gain 1982-85 tartean) eta Mikel Cabieces PSOEko Gobernu delegatua izandakoa «Kutxabank kasua! dela eta. Cabiecesek 240.000 eurotik gora jaso zituen hiru urtetan justifikatu ezin dituen «hainbat lanen» truke.

20170213_210729

ARGAZKIA · ERNAI

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kutxen pribatizazio prozesua abiarazi zuten kutxabanken sorrerarekin batera, herritarron kontura eta ekonomiaren finantziarizazioan sakonduz, elite ekonomiko eta politikoen aliantza bat izan zen kutxabanken sorrera, euren poltsikoak betezeko herritarronak uztuz. «Kutxabank kasua» deitu duten hau, kasu isolatu bat izatetik urrun, isilpean egin dituzten mila trikimailuen erakusle baino ez da. Erantzule zuzenak dituzten trikimailuak: europako eta espainiako elite ekonomikoen hedapena baino ez diran euskal elite ekonomikoak, eta sariaren zain hauekin aliatzen diren elite ekonomikoak: PP, PSOE eta PNV. Berriz ere argi geratzen da noren interesen alde lerrokatzen den bakoitza…

Gazteok uko egiten diogu gure etorkizuna edozeren gainetik dirua buruan dutenen esku uzteari, uko egiten diogu gure lan eta izerdiarekin euren poltsikoak betetzeari. Aldaezina dela saldu nahi badigute ere, gazteok hau aldatzera goaz!

«Erabaki ekonomiko oro erabaki etiko bat da, eta honen ondorioak batzuentzako onurak dakartzate beste batzuk kaltetzen dituzten bitartean.»

Gauzatu dezagun burujabetza gaurdanik, baita alor ekonomikoan ere. Langile eta herritarrok bagara aberastasuna produzitzen dugunak, erabaki dezagun guk nola erabili aberastasun hori, nola banatu, herri bezala gure mesedetan, gure bizitzak hobetzeko. Badaude alternatibak kutxabank eta antzekoei men egiteari, hasi presioa areagotu eta herritarron kontrola berreskuratzetik, pasa banka etiko eta ekonomia sozial eta eraldatzailetik, eta autogestioa eta elkarzaintza oinarri duten praktika ez merkantilizatuetaraino. Hasiko ahal gara bide hauek ibiltzen?

Cabieces, Mario Fernandez, PNV… iragana izateko, herritar burujabeak gara oraina!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu