Amorebieta-Etxanoko Udalak antsietatea kontrolatzeko tailer bat eta risoterapia tailerra antolatu ditu
Mugalari
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, “Zaintzailea zaindu” programaren barruan, doako tailer bi antolatu ditu menpekotasun egoeran dauden zaintzaileei zuzenduak.
Otsailean hasi eta maiatzera arte, batetik antsietatea eta estresa kontrolatzeko tailer bat egingo da. Honen helburua antsietatea eta estresa zer diren jakin eta sintomak zeintzuk diren identifikatzea da. Era berean, murrizteko teknika eraginkorrak eskaini nahi ditu eta norberari antsietate maila baxuagoak lortzeko eta autokontrola areagotzeko modua eskaini.
Bestalde, bigarren tailerra risoterapiakoa izango da. Barrearen bidez aldaketa fisiko eta psikologiko batzuk bultzatzea du helburu, zaintzaileen ongizate handiagoa lortzeko.
Bi tailerrak astearteetan egingo dira, hamabostero eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Ordutegia ondokoa izango da: 16:00etatik-17:30etara.
Plazak mugatuak dira eta nahitaezkoa da aldez aurretik Nafarroa Zentroan izena ematea edota ondoko telefono zenbakira deitzea: 94 630 01 90.