Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
7:18 am,
temperature icon 12°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Durangoko Amankomunazgoko adikzioen prebentziorako zerbitzuak erretzeari uzteko bi kurtso berri antolatu ditu

Mugalari

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko bi kurtso berri antolatu ditu. Datorren apirilaren 6an hasiko dira, ostegunetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian izango dira. Goizean 10,00etatik 11,30etara eta arratsaldean 18:30etatik 20:00etara. Guztira bederatzi bilera izango dira eta talde bakoitzean  15etik 20 pertsonara egongo dira. Batzarrak astero izango dira, 60 edo 90 minutukoak. Kurtsoa amaitu ostean eta bederatzi saio egin eta gero jarraipen bilera bat egingo da.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan,  94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz  prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera. Kurtsoak dohainik izango dira eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute Amankomunazgoko Zerbitzutik.

Publizitatea

BIZITZEN

Psikologoak | Memoriagunea

Murueta Torre, DURANGO

banner-ayuda-psicologica

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu