Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
3:15 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 40 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

GUTUNA · EH BILDU · Zebra-bidea Sasikoan

BILDU LOGO

Testua · EH Bildu

Kostata, baina badirudi azkenean Sasikoa kalean izango dutela durangarrek, horrenbeste denboraz eskatu izan duten zebra-bidea.

Eskatu izan dute, zuzenean esanez bertan oinezkoentzako zebra-bide bat falta zela, edo, modu ez zuzenean, eguna joan eta eguna etorri beraientzat desira bide bat zen pasoa erabiliz. Eskaera hori entzunez eta hainbat bider batzordeetan ta osoko bilkuran eskatu ondoren eta gobernu taldearen erantzun ezaren aurrean zerbait egin behar zela jakinez, EH Bildutik abenduaren erdialdean herrian beharrezko ziren zebra-bide batzuk margoztu genituen, bata Sasikoan bertan, hein baten, herritarren nahiak ikusarazteko eta konpontzeko hain errazak ematen duten arazoen aurrean udal gobernuaren utzikeria salatzeko. Eta ekintza horretatik hilabete eta erdi pasatu denean, Udalak erabaki du herritarrak entzun behar direla, eta zebra-bidea margotu ditu.

Zebrabidea Sasikoan

Esan genuen momentuan, alderdien arteko borroka politikotik haratago, herritarren eskariei erantzun beharra zegoela, eta kontestu horretan kokatzen genuela zebra-bideak margotzearen ekintza. Ezin da onartu aipatutako borrokengatik herritarrak kalteturik ateratzea.

Herritarrek eskean hilabete asko pasa behar izan dituzten arren (estazio zaharreko pasalekua ireki zenetik), pozten gaitu ikusteak azkenean herritarrei kasu egitearen alde egin dutela. Espero dugu herritarrek eskatzen dituzten beste zebra-bideei ere soluzioa ematea ahal bezain arinen, eta baita mugikortasunaren atalean dauden beste arazoei ere soluzioa bilatzea, herritarren eskariei kasu eginez.

Azken finean, hori baita bide bakarra hirigintza erreal bat egiteko. Hirigintza bertan dabiltzan herritarrek egiten dute, edo egin beharko lukete behintzat. Horrela ez den bitartean, ez da durangarrontzako herri bat izango Durango. Bidea ibilian egiten den bezala, herria ere herritarren egunerokotasunarekin egiten da, eta horrela lortzen da herritarren beharretara moldatuta dagoen hirigintza bat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu