Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
7:14 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Amorebieta-Etxanoko udalak maskulinitateari buruzko tailer bat antolatu du: ‘Identitatea, sexualitatea eta harremanak’

Mugalari

· 13 eta 18 urte arteko mutilentzat zuzendutako tailer bat da eta bertan harreman parekideetan eta tratu onetan oinarritutako eredu berriak aztertuko dira

· Tailerra otsailaren 11n izango da Zelaieta zentroan 11:00etatik 14:00etara

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak eta Gazteria Sailak maskulinitateari buruzko tailer bat antolatu du 13 eta 18 urte arteko mutilentzat. Tailer hau Zelaieta Zentroan egingo da datorren otsailaren 11n, larunbata.

Tailer honek harreman parekideetan eta tratu onetan oinarritutako eredu berriak eskaintzea du helburu. Gainera, tailer honetan identitate maskulinoa, sexualitatea eta harremanak mutilek nola bizi dituzten aztertzeko eta konpartitzeko aukera emango du. Horregatik izango da espazio bat non harreman osasuntsuen eta gure sexualitate propioaz nola gozatzearen inguruan hitz egingo den.

Honez gain, indarkeria sexual anitzak (piropoak, txantaiak, jazarpenak, sexting …) edo harreman sexu-afektiboen eredu alternatiboak ere landuko dira, beste hainbat gaien artean.

Hiru orduko tailer bat izango da hau (11:00etatik 14.00etara).  Izena emateko epea otsailaren 8an amaitzen da eta izen ematea Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da.  Informazio gehiago ondoko posta elektronikoan: berdintasuna@amorebieta.net.

20170202 Mutilak, identitateak eta sexualitatea

AMETX BANNER LATERAL

‘Mutilak, identitateak eta sexualitatea’ · IRUDIA · Amorebieta-Etxanoko Udala

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu