Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
5:14 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

GUTUNA · EAJ-PNV · Elorrioko EAJk herrian parte hartze prozesuak bideratzeko araudia erregistratu du

PNV

Testua · Elorrioko EAJ-PNV

Joseba Mujika Udaleko talde jeltzaleko bozeramaileak udalerrian herritarren parte hartzea, informazioa eskuratzea eta gardentasuna normalizatzeko ordenantza aurkezteko hitza eman zuen.

2017.02.02 EAJ-PNV Elorrio - Parte hartze araudia -- Normativa participación

Elorrion, 2017ko otsailaren 2ean. Elorrioko EAJ-PNVk herritarren parte hartzea,informazioa eta gardentasuna normalizatzeko ordenantza aurkeztu zuen udalean iragan asteartean. Proposamen hau iritsi da EH Bilduren udal gobernuak alor horretan ezer egin ez duela ikusita, Joseba Mujika bozeramaile jeltzaleak berak hitza eman eta hilabete geroago. “EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da hiritarrekin parte hartzerako bideak irekitzea eta babes legala ematea, bideragarriak izan daitezen. Hori dela eta, prozesu horiek arautzeko agiria behar genuen eta hona hemen”, zehaztu du Mujikak. “Bere sasoian gobernu taldeak esan zuen oso konplikatua zela halako araudi bat idaztea; beraz, guk egin dugu. Eta mahai gainean dute orain. Hori bai, ekarpenak egiteko zabalik dagoen testua da; dagokion batzordean landu beharko dena”, azaldu du Mujikak.

Abenduko osoko bilkuran, 2017rako aurrekontuak onartu ziren hartan, EAJ-PNVk kritikatu egin zuen gobernu taldeak kontuak egiteko xedez abian jarri zuen “parte hartze prozesua” deitutakoa. Mujikak orduan azaldu bezala “ez genuen parte hartzeko aukerarik izan ez bere diseinuan ezta prozesua eredu bihurtzeko momentuan ere”. “Halako ezaugarriak dituen prozesu batek Elorrioko edozein hiritarri eman beharko lioke ekimenak aurkezteko aukera eta herritarren parte hartzerik gabe aurretiaz erabakitako proposamenei buruz iritzia eman behar izanik gabe”, gaitzetsi zuen. Hartara, orduan hitzeman zuen ahalik eta eperik laburrenean bere taldeak parte hartzeari,informazioa eskuratzeari eta gardentasunari buruzko agiria aurkeztuko zuela. Esan eta egin. Aurrera eman den urrats honekin, talde jeltzaleak udal mailako kudeaketa gardenagoa eta parte hartzearen garapen zabalagoa lortu nahi du parte hartze kontzeptuaren oinarrizko elementuak jasoaz,hau da, informazioa,gardentasuna, herritarren lankidetza eta kontuak azaltzea.

Honakoa izan da Udalean gai honi buruzko testua aurkezten den lehen aldia eta EAJ-PNVk azken urteotan Elorrioko herritarrei ahotsa emateko helburuarekin abian jarri dituen ekimen andanari gehitzen zaio. Jeltzaleek erregistratu duten ordenantzak tresna batzuk arautzea aurreikusten du herritarrek udal gobernu eta administrazio funtzioetan parte hartzerik izan dezaten eta zuzenean jasotako informazio fidagarria izan dezaten. Hartara, agiri honek parte hartzeko eta informazioa jasotzeko eskubidea zehazten eta arautzen du; entzuna izateko eskubidea, osoko bilkuretan eta batzordeetan parte hartzekoa, eta ekimen legegilerako eta batzartzeko eskubidea. Era berean, parte hartze eraginkorrerako dauden modu ezberdinak ezartzen ditu (erreferenduma, herri galdeketa, udal eta auzo galdeketa) eta Udalak jakinarazpenak egiteko erabili beharko dituen bideak azaltzen ditu. Azalpen berezia egiten da herritarrek aurrekontuak prestatzeko prozesuan izan dezakeen parte hartzea bideratzeko moduaz. Ildo beretik, agiriak hainbat artikulu jasotzen ditu zeinetan udal jarduerari kontrola egiteko beharra azaltzen den, gobernu jarduera hori gardenagoa izan dadin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu