Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
12:59 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 36 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

BEHARGINTZA · ‘Hazilan’, lana bilatzeko bidea

Mugalari

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak – Durangaldeko Behargintzak gazteen laneratzea sustatzeko Hazilan programaren bigarren edizioari hasiera emango dio. Bigarren edizioa martxoan hasiko da eta parte hartzeko interesa duten gazteek informazioa eskatu ahal dute Durangaldeko Behargintzan.

Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi-mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean Durangaldeko Behargintzak aukeraketa-prozesu bat egingo du curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Hautatutako pertsonek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte. Horrela, lan-munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

· Koordinazioa · Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barruan dago eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua Garapen garapenerako agentzien euskal elkarteak koordinatzen du.

Bestalde, Durangaldeko Behargintzak formakuntza ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen iritziak batzen dituen bideoa argitaratu berri du. Bideoan 2016an zehar ikastaroetan parte hartu duten ibilbide desberdina duten 6 gaztek izandako esperientziaren berri ematen dute.

banner mancomunidad final

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu