Miren Agur Meabek ‘Hitzez eta ahotsez’ jardungo du Durangoko Museoan
Mugalari
· Literatura ekimenaren laugarren edizioa martxan Durangon
· Aurton, ‘Bidaia, hitzez eta ahotsez’ izenburuarekin
Otsailaren 10ean izango da lehen hitzaldia. Maitzaren 5ean berriz, jendaurreko irakurraldia. Tartean literatura solasaldiak.
Literaturaren inguruko ekimen honen lehen edizioan Joseba Sarrionandiaren literatur lana izan zen berbagai. Bigarrenean Itsasoa gaiaren inguruko euskal idazleen obrak hartu zituzten gaitzat. Hirugarren edizioa berriz, Durangaldeko gaur egungo idazleen zein klasikoen inguruan ardaztu zuten. Laugarren ediziorako aukeratu duten gaia Bidaia. Bidaia zentzu zabalean; Anbotora, Kubara zein SPra egindako bidaiek, edo barne bidaiek izango dute lekua oraingoan.
Aurreko urteetan lez berbaldi batez hasiko da literaturzaleen ekimena:
Aurtengo hizlaria, Miren Agur Meabe izango da. Otsailaren 10ean. Arratsaldeko 7etan. Durangoko Arte eta Historia museoan. Hitzaldiaren izenburua, Identitate poetiko bat norabide.
Martxoaren 9an eta apirilaren 6an Durangoko Bibliotekan, bidaia gaiaren inguruko tertulia dialogikoak. Aurretiaz irakurritako testuak berbagai.
Aurreko hiru urteetan bezala, irakurraldi zabal bategaz emango diote aurtengo Hitzez eta Ahotsez ekimenari amaiera: maiatzaren 5ean, Plateruenean. Irakurraldi horretan parte hartu gura duten guztiek,hitzezetaahotsez@gmail.com helbidean eman dezakete izena parte hartu ahal izateko. Aurreko urteetako parte hartzaileak zerrendan daude. Ez dute zertan izenik eman. Pare bat minutuko tartea izango du partaide bakoitzak, egokitutako edo sortutako testua jendaurrean irakurtzeko.
Publizitatea
Berbaro
Matrikulatu D ereduan