Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
3:26 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Zabaldu da epea Abadiñoko burduntziko bildots txapelketarako izena emateko

Mugalari

Abadiñoko Udalak zabaldu dau epea, otsailaren 10era arte, XXIX. Burduntziko Bildots Txapelketarako izena emateko.

Txapelketa San Blasetako jai-egitarauko ekitaldietariko bat da eta otsailaren 18an jokatuko da Abadiñoko udal probalekuaren ondoan. Guztira 50 bildots erreko dira. Udalak hiru sari banatuko ditu: lehen hiru sailkatuek 100€, 60€ eta 40€ gehi garaikurra jasoko dute, eta laugarren eta bosgarren geratzen direnek garaikur bana.

Bildotsak17.cdr

Txapelkeran ostean, erretako bildotsekin 300 lagunendako bazkaria egingo da probalekuan. Bazkari horretan parte hartzeko, lehiakide bakotxak gehienez sei txartel jasoko ditu erretako bildots bakotxeko, txartel bakotxa 20 eurotan salduta. Sarrera enparauak salgai ipiniko dira 20 eurotan, otsailaren 13ko 09:00etatik aurrera, Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean.

BANNER ABADIÑO SAN BLAS

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu