Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XX. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik
Mugalari
Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 7an egingo den Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XX. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren inguruan, kokatua, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak.
· Epea · Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 16 eta otsailaren 10era bitartean zabalik egongo da. Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai, betiere egoitza Euskal Herrian dutelarik.
Eskariak Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailean aurkeztu beharko dira eta aukeratutako artisauei beranduen jota, otsailaren 20an egingo zaie jakinarazpena.
Publizitatea
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa
Eskatu hitzordua!