Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:16 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Guatemala eta Perutik etorri dira Elorriora, Berdintasun arloan egiten den lana ezagutzera

 Mugalari

· Berdintasunerako politika publikoen inguruan esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dute bi ordezkaritzek

Guatemalan eta Perun Berdintasunaren arloan diharduten hainbat ordezkarik Elorrio bisitatu dute pasa den astean, arlo horren baitan herrian egiten den lanketa ezagutu asmoz. Duela aste batzuk, Elorrioko Berdintasun teknikariak Guatemalako hainbat toki bisitatu zituen Euskal Herritik joandako ordezkaritza batekin, eta orain Amerikatik itzuli da bisita. Harrera instituzionalean, Guatemalako AMLUDI Emakume Elkarteko kideek zein Elorrioko Udaleko ordezkariek elkarri eskerrak eman dizkiete azken asteotan izandako bizipen eta jasotako ezagutza berriengatik.

guatemala

Idoia Buruaga alkateak harrera egin ostean, kanpoko ordezkaritzak Indarkeriaren Aurkako Durangaldeko Protokoloaren nondik-norakoak ezagutu ahal izan dituzte eskualdeko hainbat berdintasun teknikariren eta Mankomunitateko langileen eskutik. Durangaldeko ordezkariek ere AMLUDI elkarteak orain arte izan duen esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, eguerdi aldera, Elorrioko eskoletara bisita egin dute, horietan hezkidetza nola lantzen den ezagutu asmoz.

Arratsaldean, Elorrion bisita gidatua egin ostean, herriko Emakume Elkarteekin esperientzia elkartrukaketa egin dute udaletxean. Bertan, Aratxu Uriarte Berdintasun zinegotziaz gain, Elorri Lore, Lilika, Alargunen taldea eta Bilgune Feministako kideekin bildu dira.

MAÑARIA BANNER

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu