Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Iurretako Udalak aho batez onartu du 2017ko aurrekontua

Mugalari

  • Sarrera eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztu da 5.724.000 euroko zenbatekoan.
  • Talde politiko guztien babesa izan du

Udal Osoko Bilkuran Iurretako 2017ko aurrekontua onartu da talde guztien babesarekin. Guztira 5.724.000 euroko aurrekontua da. Gaur egun diru-sarrerak murrizteko dagoen testuinguruan, egonkortzeko joera jakin bat sumatu daiteke, eta aurrekontuaren zenbateko orokorra aurreko ekitaldikoa baino pixka bat txikiagoa da, % 3,33ko murrizketa izango baitu.

Agresion sexista Iurreta

Diru-sarrerei dagokienez, Udalkutxaren ekarpenean murrizketa nabarmena egon da (% 4aren ingurukoa, hain zuzen), eta gure ordenantza fiskaletatik eratorritako diru-sarrerak mantendu dira. Horrenbestez, kalkulu errealista eta zuhurra eginez gero, gastu-proiektuak aurrera eramateko nahikoa den diru-sarreren zenbatekoa lortuko da.

Halere, orokorrean zaila den egoera ekonomiko honetan, udaleko finantza-egoera saneatua mantendu da, eta nabarmendu beharra dago herritarrek gehien eskatutako oinarrizko zerbitzuak (tailerrak, zerbitzu sozialak nahiz kulturalak, Kulturetxe, liburutegia, etab.) zaindu direla, baita azken urteotan udalak eskaini dituen laguntzen corpusa ere (alokairurako laguntzak, birgaitzerako laguntzak, hezkuntzarako laguntzak, etab.). Era berean, gizarte- eta lan-inklusioko plan bat sartu da baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako, udaleko talde sozialistak hala proposatuta.

Inbertsioen kapitulua, gutxi gorabehera, guztizko aurrekontuaren % 15 da, eta, aurrez deskribatutako baldintzak aintzat hartuta, kopuru handi baten inbertsio-ahalegina da.-

2017ko ekitaldirako aurreikusten diren proiektu nagusiak honako hauek dira:

  • Hiri-antolamenduko plan orokorraren hasiera (herritarren parte-hartzeko dokumentua eta hasierako dokumentua): 90.000 euro
  • Goiuriako ur-hornidurako sare orokorra: 135.000 euro
  • Maiztegi : 50.000 euro
  • Liburutegia: 35.000 euro
  • Bidegorrien udal-sarea (herriko ibilbideak): 30.000 euro
  • Auzoetan LED argiteria ordeztea: 40.000 euro
  • Udaletxea geotermiarekin klimatizatzea: 85.000 euro
  • Aurrekontu parte-hartzaileen proiektua: 25.000 euro, EH Bildu udal-taldeak hala proposatuta.

Aurrekontuak Osoko Bilkuran ordezkaritza duten talde politiko guztien babesa izan du, eta aho batez onetsi egin da.

IURRETA LATERAL

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu