Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
4:05 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

BBT FINALA · Eta aitak alabari txapela jantziko balio?

Izaskun Ellakuriaga

Hori da seguruenik Berriz aldean egunotan egiten den galderetakoa bat. Galdera eta desioa aldi berean. Izan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean Miren Amurizak kantatuko du eta edizio honetan txapeldunari txapela Xabier Amurizak ipini dio.

image_large

Zortzi bertsolari izango dira bihar, abenduaren 17an, Bilboko Miribillan kantari. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa. Lau emakume eta lau gizonezko: Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea eta Ibon Ajuriagojeaskoa.

Miren Amurizak final aurreko egunetan esan du “luze” egin zaiola txapelketa. “Orain bi urte finaletik kanpo geratu nintzenean hasi zen niretzat txapelketa. Gainera, lehenengo finalaurdenean tokatu zitzaidan abestea eta azken finalerdian. Tarte luzea egon da hor ere”. Orain arte egindakoaz gustora agertu da eta finalera begira saioa “ahalik eta ederrena” egiteko eta “ekarpenak egiteko” gogotsu erakutsi du bere burua.

Aitak alabari txapela?

Inork galdetu orduko kazetarien aurrean txapelketako finalistek berba egin zutenean, berak eman zituen azalpenak. Xabierrek, aitak, txapeldunari txapela jantziko diola jakinda “argazkia aitarekin ataratzea ederra izango litzake. Ez bakarrik bertsolaritzagatik, gure bizitzan gauden momentuan itxiera edo zabaltze polit bat izango litzatekeelako”.

finalisten kartela

Xabier Amurizak bere aldetik, beti zor zaion diplomaziarekin, “zortzi aukera dagoz txapela janzteko” adierazi zuen eta berak zortzi txapel ikusten dituela. Txapelketa horren zabal egoteak poztu egiten du Xabier eta irabazten duenak irabazten duela beretzat ohore handia izango dela txapela janztea nabermendu zuen.  “Bertsolaritza ibilbidearen erremate borobila” izango dala ere gehitu zuen.

Bertsozale asko joango da Miribillara bihar Durangaldetik. Miren Amurizaz gain, Beñat Ugartetxea mallabiarra ere izango da oholtza gainean. Sarrerak bertan Miribillan ere erosi daitezke oraindik, edota bertsosarrerak.eus atarian. Miribillako ateak arratsaldeko 15:30ean zabalduko dituztela iragarri dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu