Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:51 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Emakumeenganako indarkeriak komikiaren eta bertsolaritzaren begietatik

Mugalari

Medicus Mundik, Durango Udaleko Gizarte Ekintza sailarekin elkarlanean, “Emakumeenganako indarkeriak komikiaren eta bertsolaritzaren begietatik” ekitaldia antolatu du, garapenerako heziketa egitasmoen baitan.

Jarduera honen bidez, Guatemalan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan emakumeek bizi dituzten indarkeria egoerak ezagutarazi gura dira, eta, bide batez, Durangoko egoeraz ere hausnartuko da. Kontzientzia sozial kritikoa bultzatzea da helburua, kontzientzia horren bidez bermatu ahal izateko genero indarkeri barik bizitzeko munduko emakume guztiek duten eskubidea.

Gizarte Ekintza saileko Pilar Rios zinegotziaren hitzetan, “oso garrantzitsua da elkarteekin eta GKEarekin hau bezalako gure herriko kontzientziazioan eragiten duten programak lantzen jarraitzea. Programa hau ikastetxeetan komikiaren begietatik landu da eta orain bertso-saio luntxan herritarrei aurkezten zaio”

Horrela, abenduaren 16an, ostirala, “Bertso saio luntxa” egingo da Plateruenan, 20:00etatik aurrera. Bertso saioa entzuteko 3 euroko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko da, eta sarrera horrekin edaria eta pintxo batzuk hartu ahalko dira. Sarrerak Andragunean eta Plateruenean daude salgai.

Durangaldeko Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu da saioa. Erika Lagoma izango da gai-jartzailea, eta Bertsozale Elkarteko Ahalduntze Taldeko hiru bertsolari ibiliko dira kantuan: Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Miren Artetxe.

Sin título-1

Nerea Elustondo

Bertso saioko gaiak sortzeko abiapuntua Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Guatemalan egindako ilustrazioak eta biñetak izango dira. Herrialde horietan urte luzez dabil Medicus Mundi emakumeenganako indarkeriaren kontra lanean. Bestalde, egitasmo honen bidez, Durangoko emakume elkarteen sareko lana bultzatu gura da. Elkarte horietako kideek emakumeenganako indarkeria mota guztiak salatzeko ekintzak garatzeko interesa dute, bai Iparraldean eta baita Hegoaldean ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu