Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
12:33 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Durangaldeko Bultz! taldeak crowfunding bitartez finantziatuko du bere lehen diskoa

Mugalari

· Aldez aurretik Iheskide, Pixontxis edota Kruders taldeetan ibilitako lau lagunek osatzen dute Bultz!, eta abenduan ekingo diote lan berria grabatzeari 

Crowfunding sistemaren bitartez, lehen diskoa izango dena finantzatzeko bidean dago Bultz! musika talde sortu berria. Hala ere, ibilbide luzea duten Durangaldeko musikariek osatzen dute Bultz!, izan ere, Pixontxis, Iheskide eta Kruders taldeetan aritutakoak dira Liher, Ibaiko, Xagu eta Txibillo.

Bultz2016

Bultz! · ARGAZKIA · Iñigo Gabiria

Beren lehen lana osatu aurretik, finantziaketa kolektiboaren –edo crowdfunding, ingelesez– bitartez lortu nahi dute diskoak suposatuko dizkien zenbait gastu estaltzea. Interneteko Verkami plataforman jarri dute beren webgunea, eta urtarrilaren 11ra arte izango da laguntzeko aukera:

https://www.verkami.com/projects/16579-bultz-taldearen-lehen-diskoa

“Hilabeteetan landutako abestiak bilduma batean sartu eta Usurbilgo HiGain estudioetan burutuko da grabazio eta nahasketa lana, Haritz Harreguy-ren eskutik. Diskoan 11 abesti bilduko ditugu, euskaraz abestuak eta inguruko gaiez hitz egiten dutenak, soinu melodiko eta indartsuak nahastuz”, azaldu dute taldekideek.

5.000 euroko langara helduz gero, disko berriaren grabaziorako, nahasketarako, masterizaziorako eta packaging-erako bideratuko dute jasotako dirua. Horrez gain, finantzaketa kolektiboan parte hartzen dutenek hainbat sari izango dituzte trukean, eta horiek ere gainontzeko gastu bat suposatuko diote taldeari.

· Aurkezpena, otsailean · Abenduaren bukaeran eta urtarrilaren hasieran ekingo diote Bultz! taldekoek disko berria izango dena grabatzeari. Behin dena grabatu dutenean, otsailean nahasketei eta masterrari helduko diote. Bitartean, diskoaren diseinua izango dena landuko dute. Otsailean eskainiko dute beren lehen kontzertua, 40 Minutu Rock jaialdian.

“Errepidean urteetako esperientzia dugun gazteak gara, egunez egun gure musika aurrera eramaten aritu garenak, eta esfortsuak zein ilusioak izan dira beti gure bidelagun.Ordea, hutsetik hasten gara oraingo hontan, eta horrelakoetan ezinbestekoa da jendearen laguntza. Erronka berri bat dugu aurrean eta zu beharrezkoa zara hau aurrera eraman ahal izateko. Gure finantziazio kanpainan lagunduta, hasi berria den proiektu honetan konfidantza jartzen ari zarela erakustera ematen diguzu, eta hori, oso eskertzekoa da guretzat”, nabarmendu dute taldekideek.

Publizitatea

Banner Berriz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu