Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
10:09 am,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

LH Dualak Euskadiko trokelgintza sektorearen berehalako etorkizunari erantzun dio

Mugalari

Euskadiko Lanbide Heziketak aurrerapauso erraldoiak ematen jarraitzen du euskal enpresen premiei erantzuteko. Industriak funtsezko eginkizuna betetzen duen ibilbide horretan, gaur LH Dualeko trokelgintza esparruko automozioaren sektoreko espezializazio programa abian jartzeko ekitaldia egin da Boroako AICren (Automotive Intelligence Center) instalazioetan. Hori izango da Euskadin eskainiko den ezaugarri horietako lehenengoa.

Programak Eusko jaurlaritzako LHko sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasoko du. Urte batzuetako lanaren ostean, ikasturte honetan, esperientzia hori sustatu dutenen ahaleginari eta HETELen lidergoari esker, Lanbide Heziketako 9 ikastetxetako 27 ikasle eta trokelgintzaren sektoreko zazpi enpresa −Gestamp, CIE Automotive, BATZ, Matrici, Irudi, Odin eta Tooling Services−, elkartzea lortu da.

Ikasturte hasierako ekitaldian izan dira, besteak beste, LHko zuzendari Ramón Martínez de Murguía, HETELeko lehendakari Julen Elgeta, AIC-ACICAEko Ezagutzaren Kudeaketarako zuzendari Aitor Ruiz eta FVEMeko zuzendari kudeatzaile Jaime Fernández, baita trokelgintzako enpresak eta 9 ikastetxe parte hartzaileak ere; eta, ekitaldiari amaiera emateko, bisita bat egin dute GTIko (Gestamp Technology Institute) instalazioetara. Instalazio horiek ekimen horretarako agerleku ezin hobea dira, ikasleek ikaskuntzara egokitutako enpresa batean lan egiteko aukera baitute.

IMG_2991

· Helburua · Euskadiko enpresek oso lehiakorra den merkatu global batean dihardute, eta gaitasun handiko langileak behar dituzte. Horregatik, mota horretako programek pertsonen espezializazioa eta enplegagarritasuna sustatuko dute.

Edizio honetan, enpresek aukeratutako Euskadiko LHko 9 ikastetxetako 27 ikaslek parte hartuko dute. 3 urtetan, ikasleek Fabrikazio Mekanikoaren familiako kasuan kasuko prestakuntza zikloko edukiak (lehen 2 urteetan) eta trokel eta moldeen diseinu eta mantentzean prestakuntza espezializatuko 800 ordu (3. urtean) jasoko dituzte eta hirugarren urtean, automobilgintzaren inguruko proiektuen kudeaketaren inguruko heziketaren espezializazioa jasoko dute 100 orduz. Espezializazio hori GTIn eskainiko da, modalitate dualaren bitartez, eta 1.500 lanordu baino gehiago eskainiko dira programan parte hartzen duten 7 enpresetan.

Prestakuntza hori HETEL ikastetxeetako irakasleek eta AIC, FVEM, Gestampeko eta beste enpresa batzuetako profesionalek eskainiko dute, metodologia aktiboak eta berritzaileak erabiliz.

· HETEL –Abantean estrategia · HETEL, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak hausnarketa estrategiko sakona egin du, eta hortik, “Abantean” estrategia berria jaio da. Epe luzerako marka posizionamendu berritzaile horrekin Euskal Lanbide Heziketak nazioartean duen erreferentzialtasuna proiektatu nahi da, elkartea osatzen duten ikastetxeen gaitasuna erakusteaz gain.

· AIC · AIC Bizkaiko Foru Aldundiak, Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko Udalek, automobilgintzaren sektoreko puntako enpresa-talde batek eta ACICAE-Euskadiko Automozio Klusterrak sustatutako fundazio bat da. Haren egituran, ezagutzarekin, prestakuntzarekin, teknologiarekin eta garapen industrialarekin lotutako jarduerak daude, eta horiek automobilgintzaren lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen dute. Haren instalazioetan 30 erakundek eta 700 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute.

Publizitatea

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu