Izarok parte hartzen du martxoaren 30ean Otxandion hasiko den Korrikaren kantuan
Izaskun Ellakuriaga
Gaur aurkeztu dute “Zirkorrika” abestia, 20. Korrika girotuko duen doinu, letra eta bideoklipa. Bertan, Mallabiko Izaro abeslariak parte hartzen du beste euskal musikari ezagun batzuekin.
Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea. Interpretazioan, berriz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izarorekin batera, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta OihanaFernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Letraren egilea, berriz, Uxue Alberdi idazlea izan da.
· Korrika Otxandion hasiko da · Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia. Zirko batean girotutako bideoklipa da eta abestian bertan esaten denez , “hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak…” egin dituzte bideokliparen protagonista. 20. Korrika Otxandion hasiko da martxoaren 30ean eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an.