Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
8:02 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Berrizko Udalak Mari Domingiren eta Olentzeroren gutun sariketa antolatu du

Testua · Berrizko Udala

Euskal kulturan hain erro sakonak dituzten Olentzero eta Mari Domingi dira gutunen hartzaileak. Erdi pertsona erdi mitoa diren pertsonaia hauek neguko solstizioaren sinbologia osoa hartzen dute bere gain. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako, norberaren izaera, sinesmena edo ideologia edozein dela ere. Zuen gutunak jaso eta  herriko neska mutil, gazte eta helduak agurtuko dituzte.

Olentzero Durango by Iban Gorriti

Olentzero. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

LEHIAKETAREN OINARRIAK

  1. Gaia: Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna euskaraz.
  1. Kategoriak:
  2. A) Lehen Hezkuntzako ikasleak. 3 modalitate:

 

1)          1, 2 ( LH)

2)           3,4 ( LH)

3)           5, 6( LH)

 

  1. B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. 2 modalitate:

 

1)          1, 2( DBH)

2)          3, 4( DBH)

 

  1. C) 16 urtetik gorakoak.
  1. Idazlanen luzera:
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek (A kategoria) postala, marrazkia, edo irudia diseinatuko dute. 15 X 10 zentimetroko neurrian eta  mezu bat idatziz. Mezua norberak aukeratua izango da. Nolanahi ere, 50 hitz idatziko dute gehienez.
  • DBHko ikasleek (B kategoria) aurkeztu beharreko gutunek, gutxienez, 100 hitz izango dituzte, diseinua, mezua eta eraketa parte hartzaileen esku geratuko direlarik.
  • C kategoriako parte hartzaileen gutunek, gutxienez, 200 hitz izango dituzte.
  1. Aurkezteko modua:
  • A kategoriako lanak eskuz eta   B eta C kategorietako lanak ordenagailu bidez eginik aurkeztuko dira, betiere lehen adierazitako neurritan.
  • Idazlanak gutunazal handi batean sartuko dira. Gutunazal horretan beste gutunazal txikiago bat ere sartuko da.  Gutunazal txikiaren barruan parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia,  jaioteguna, ikas maila eta  ikastetxearen izena agertuko dira. Kanpoaldean, berriz, ez da ezer idatziko, pertsona bakoitzari dagokion  kategoria baino (adib. A1, B2…) dagokion ikasturtearen arabera. Sobre edo gutunazaletan lelo bat jarriko da.
  1. Aurkezteko epea:

2016ko abenduaren 16ra arte.

  1. Idazlanak non aurkeztu:

Berrizko Udaletxean (9:00etatik 14:00etara).Olentzeroren postontzian.

  1. Sariak:

A kategoria

Modalitate bakoitzeko sari bat ( 3 guztira)

Euskarazko produktuak; liburu, ipuin, jolas,….

B kategoria

Modalitate bakoitzeko sari  bat.

Berrizko dendetan erosteko 50€-ko bonua

C kategoria

Sari bakarra.

Afari-merienda txartela herriko jatetxe batean.

  1. Epaimahaia:

Mahaikideak:  Jai Batzordea.

Euskara/kultura teknikari /zinegotziak

Berrizko euskaltegia.

  1. Balorazio irizpideak:

Kategoriaz kategoria egokituta, besteak beste, honakook baloratuko dira: hizkeraren naturaltasuna, zuzentasuna eta aberastasuna, estiloa, mezuaren sakontasuna eta  originaltasuna. Ez dira baloratuko euskaraz  oker idatzitako lanak.  Eta emakume eta gizonen eskubide berdintasunerako balore positiboak agertu behar dira, besteak beste Olentzero eta Mari Domingi irudiak. Halaber, epaimahaiaren esku geratuko da saririk eman gabe uztea, baldin eta lanek gutxieneko kalitaterik ez baleukate.

  1. Sariketaren oinarriak argitaratzea:

Oinarriak udaletxean, ikastetxean,  argitaratuko dira.

  1. Lehiaketaren ebazpena:

2016ko abenduaren 24an, Olentzero/Mari Domingi  egunean. Saridunei berariaz jakinaraziko zaie sariak non eta noiz emango diren.

  1. Lanen jabetza:

Berrizko Udala izango da saritutako lanen jabea eta bere esku izango du lanak nahi duen bidez argitaratzeko eskubidea eta egileek emango diote udalari idatzizko baimena, horrela behar izanez gero.

Saririk jasotzen ez duten lanak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da emaitzak argitaratzen diren egunetik hasita. Epe hori igarota, lanak Berrizko Udalaren esku geratuko dira.

  1. Partehartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak onartzen dituzte.
  1. Ezingo da ekin epaimahaiaren erabakiaren aurka.

Banner Berriz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu