Berrizko Udalak Mari Domingiren eta Olentzeroren gutun sariketa antolatu du
Testua · Berrizko Udala
Euskal kulturan hain erro sakonak dituzten Olentzero eta Mari Domingi dira gutunen hartzaileak. Erdi pertsona erdi mitoa diren pertsonaia hauek neguko solstizioaren sinbologia osoa hartzen dute bere gain. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako, norberaren izaera, sinesmena edo ideologia edozein dela ere. Zuen gutunak jaso eta herriko neska mutil, gazte eta helduak agurtuko dituzte.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
- Gaia: Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna euskaraz.
- Kategoriak:
- A) Lehen Hezkuntzako ikasleak. 3 modalitate:
1) 1, 2 ( LH)
2) 3,4 ( LH)
3) 5, 6( LH)
- B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. 2 modalitate:
1) 1, 2( DBH)
2) 3, 4( DBH)
- C) 16 urtetik gorakoak.
- Idazlanen luzera:
- Lehen Hezkuntzako ikasleek (A kategoria) postala, marrazkia, edo irudia diseinatuko dute. 15 X 10 zentimetroko neurrian eta mezu bat idatziz. Mezua norberak aukeratua izango da. Nolanahi ere, 50 hitz idatziko dute gehienez.
- DBHko ikasleek (B kategoria) aurkeztu beharreko gutunek, gutxienez, 100 hitz izango dituzte, diseinua, mezua eta eraketa parte hartzaileen esku geratuko direlarik.
- C kategoriako parte hartzaileen gutunek, gutxienez, 200 hitz izango dituzte.
- Aurkezteko modua:
- A kategoriako lanak eskuz eta B eta C kategorietako lanak ordenagailu bidez eginik aurkeztuko dira, betiere lehen adierazitako neurritan.
- Idazlanak gutunazal handi batean sartuko dira. Gutunazal horretan beste gutunazal txikiago bat ere sartuko da. Gutunazal txikiaren barruan parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaioteguna, ikas maila eta ikastetxearen izena agertuko dira. Kanpoaldean, berriz, ez da ezer idatziko, pertsona bakoitzari dagokion kategoria baino (adib. A1, B2…) dagokion ikasturtearen arabera. Sobre edo gutunazaletan lelo bat jarriko da.
- Aurkezteko epea:
2016ko abenduaren 16ra arte.
- Idazlanak non aurkeztu:
Berrizko Udaletxean (9:00etatik 14:00etara).Olentzeroren postontzian.
- Sariak:
A kategoria
Modalitate bakoitzeko sari bat ( 3 guztira)
Euskarazko produktuak; liburu, ipuin, jolas,….
B kategoria
Modalitate bakoitzeko sari bat.
Berrizko dendetan erosteko 50€-ko bonua
C kategoria
Sari bakarra.
Afari-merienda txartela herriko jatetxe batean.
- Epaimahaia:
Mahaikideak: Jai Batzordea.
Euskara/kultura teknikari /zinegotziak
Berrizko euskaltegia.
- Balorazio irizpideak:
Kategoriaz kategoria egokituta, besteak beste, honakook baloratuko dira: hizkeraren naturaltasuna, zuzentasuna eta aberastasuna, estiloa, mezuaren sakontasuna eta originaltasuna. Ez dira baloratuko euskaraz oker idatzitako lanak. Eta emakume eta gizonen eskubide berdintasunerako balore positiboak agertu behar dira, besteak beste Olentzero eta Mari Domingi irudiak. Halaber, epaimahaiaren esku geratuko da saririk eman gabe uztea, baldin eta lanek gutxieneko kalitaterik ez baleukate.
- Sariketaren oinarriak argitaratzea:
Oinarriak udaletxean, ikastetxean, argitaratuko dira.
- Lehiaketaren ebazpena:
2016ko abenduaren 24an, Olentzero/Mari Domingi egunean. Saridunei berariaz jakinaraziko zaie sariak non eta noiz emango diren.
- Lanen jabetza:
Berrizko Udala izango da saritutako lanen jabea eta bere esku izango du lanak nahi duen bidez argitaratzeko eskubidea eta egileek emango diote udalari idatzizko baimena, horrela behar izanez gero.
Saririk jasotzen ez duten lanak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da emaitzak argitaratzen diren egunetik hasita. Epe hori igarota, lanak Berrizko Udalaren esku geratuko dira.
- Partehartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak onartzen dituzte.
- Ezingo da ekin epaimahaiaren erabakiaren aurka.