Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Gabonak helduko dira Amorebieta-Etxanora ekintza programa zabal batekin

Mugalari

Herritar guztientzat ekintza programa zabal batekin helduko dira Gabonak Amorebieta-Etxanora abenduaren 26 eta 30a artean.  Udalak, Ametxen bidez eta herriko hainbat elkarteren lankidetzarekin, hainbat ekintza martxan jarri ditu herritar guztiek, txiki zein handi, Gabonetan ondo pasatu dezaten.  

gabonak

· Gabonetan Jai · Abenduaren 26tik 30era goizez zein arratsaldez Zelaieta Zentroko pilotalekuan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da. Puzgarriak, tailerrak, musika eta hainbat jolas egongo dira umeentzako gunean.

Sarrerak hiru euro balioko du eguneko eta hamabi euro bost egunetarako bonu bat eskuratuz gero.

· Gauero gabonetan · Hamar urte baino gehiago dituzten zornotzar gazteek beraientzat prestatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute. Esate baterako, mahai-jolasak, bideo-jokoak, errealitate birtuala, futbolina edota ping-ponga.

Guzti hau Zelaieta Zentroan egongo da 17:00etatik 22:00etara. Toki berean, abenduaren 17an, Gauero programaren barruan gala berezi bat egingo da 20:00etan ondoko izenburupean: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe? V”

· Olentzerori bisita · Amorebieta-Etxanoko Udalak, abenduaren 17rako, larunbata, Mungian dagoen Olentzeroren etxera txango bat antolatu du.

Era berean, Olentzeroren etorrerari aurrea hartzeko (18:00), zornotzar guztiak gonbidatu nahi ditugu Belatxikietako igoera tradizionalera, goizeko bederatzietatik aurrera.

· Musika eta antzerkia · Abenduaren 17an Udabarri Dantza taldeak bere 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia ospatuko du Amorebieta IV pilotalekuan 20:00etatik aurrera. Egun horretan bertan arratsaldez Larreako katekesiko umeek gabon kantak abestuko dituzte Larreako elizan.

Abenduaren 18an herriko kaleetan gabon-kantak entzun ahal izango dira herriko koru eta txistularien eskutik. 12:30ean hasita, kalerik kale ibiliko dira 13:30era arte. Ordu horretan Kalbarioan bilduko dira koru guztiak “Mesias Sarritan” abesteko.

Urtero bezala, Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du.  Ostiralean izango da, abenduaren 23an, 21:00etan Zornotza Aretoan. Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, estilo ezberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde ezberdinen eskutik. Horrek, bakoitzari bere ukitua emango dio.

pintto-txiki

Antzerkiari dagokionez, abenduaren 29 eta 30ean 19:00etan Zornotza Aretoan Anitas Maravillas Teatroren Pintto Pintto ikuskizuna ikusi ahal izango da.

· Gabon zaharrak · Zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin. Hau abenduaren 31n izango da, 18:00etan.

· Erregeen kabalgata · Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko neskato-mutikoek Ekialdeko Errege Magoei ongi-etorria emango diete Udalak antolatutako ohiko kabalgatarekin.  Kabalgata hau ilusioz beteta dator eta herritar guztiei parte hartzeko dei egiten zaie.  Kabalgata 18:00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Gudari eta San Migel kaleetatik joango da Herriko plazara heldu arte. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu