Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
7:33 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Abadiñoko udalak Gabonetako postal lehiaketa bat antolatu du ume eta gazteentzat

 

Mugalari

Abadiñoko Udalak Gabonetako postal lehiaketa bat antolatu du 6-18 urte bitarteko abadiñarrei zuzendua. Udalak urtero antolatzen du lehiaketa hori gazteen sormena sustatzeko eta parte-hartzaileak Gabon giroan murgilarazteko.

June Orbegozo Aranburu copia

Olentzero · MARRAZKIA · June Orbegozo Aranburu

Gabonak izango dira postalen gaia eta Errota Kultur Etxean nahiz Udal Mediatekan aurkeztu behar dira abenduaren 16 baino lehen. Lan bakoitza gutunazal itxi batean aurkeztuko da, azalean «Gabonetako Postal Lehiaketa» hitzak idatzita.

Sariak abenduaren 20an banatuko dira Errota Kultur Etxean. Lau maila egongo dira, adinaren arabera, eta maila bakoitzeko bina sari emango dira. Maila guztietako saria material didaktikoa izango da, salbu 16-18 urtekoena, sail horretako irabazleak 150 euroko txartel bat eramango baitu herriko dendetan eralgitzeko eta bigarren sailkatuak berriz beste txartel bat 100 eurokoa.

Aurkeztutako lan guztiak Errotan egongo dira ikusgai abenduaren 20tik urtarrilaren 9ra arte.

Banner ABadiño Navidad

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu