Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
2:12 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Iraganeko hainbat arazo urbanistikoei egingo diete aurre Elorrioko 2017rako aurrekontuek

 

Mugalari

Aurrekontu Partehartzaileek herritarren artean izandako harrera nabarmendu eta jasotako ekarpen anitzak balioan jarri ditu Elorrioko Udalak.

Elorrioko Udaleko gobernu taldeak 2017rako aurrekontuen zertzelada nagusiak aurkeztu ditu, eta iraganetik herrian ahaztuta dauden hainbat hirigintza arazoei aurre egingo dietela aurreratu dute udal ordezkariek. Izan ere, 2017rako Belengua kalea urbanizatzea eta Ibarrako espaloia eraberritzea izango dira Elorrioko Udalak lehenetsiko dituen proiektuetako bi.

5_1 copia

Elorrioko Belengua kalea.

“Urte askotan ahaztuta izan diren herriko hainbat gune eraberritzeko konpromisoa daukagu, eta Ibarra ingurua eta Belengua kaleko urbanizazioa Udalak aspaldian jaso dituen eskaerak dira, beraz proiektu horiek datorren urtean gauzatuko ditugu.”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak.

Datorren urtean Txoko izeneko tabernatik duela gutxi eraiki den zubi berrira arteko tartea konponduko du Udalak, eta aurreragoko faseetarako utziko ditu gainerakoak. Belengua kaleko urbanizazioari dagokionez, 2017an bukatzea aurreikusten dute udal ordezkariek. Zentzu horretan, 2017rako Aurrekontuetan diru atalak zabalduko dira proiektu horiek gauzatzeko.

· “Harrera ona” aurrekontu partehartzaileetan · ‘Aurrekontu Partehartzaileak’ prozesuari dagokionez, herritarren artean izandako harrera ona nabarmendu dute gobernu taldeko kideek. Zentzu horretan, prozesuak iraun duen bitartean 100 pertsona baino gehiagorekin bildu eta 170 galdetegi jaso ditu Udalak.

“Oso profil ezberdinetako jendeak  hartu du parte, eta jasotako ekarpenak ere antzekoak izan dira: oso anitzak. Gainera, zentzu batean, galdetegietan jasotako ekarpenek guk genituen lehentasunak indartu dizkigute, jaso ditugun ekarpen eta eskaera nagusiak, dagoeneko gure zirriborroan jasota zeudelako. Beraz bide onean goazela uste dugu”, azaldu dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu