Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
12:00 am,
temperature icon 13°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Azken eguna helduko da bihar!

Eta azken eguna helduko da bihar! Lau egun biziren ostean, bihar, abenduak 6, Azokako azken eguna izango dugu, ekitaldiz betea ere kulturaren plazak merezi duen moduan agurtzeko.

Eguna balorazio-prentsaurrekoarekin hasiko dugu, 10:00etan Areto Nagusian. Bertan Gerediagako presidente Nerea Mujika, Saguganbarako kudeatzaile Itsaso Gangoitia, MIEko ordezkari bat eta Euskal Editoreen Elkarteko beste ordezkari bat egongo dira. Horren ostean, Areto Nagusian bestelako aurkezpen interesgarriak egongo dira. 12:30ean Istorio bat… nola asmatu solasaldia egongo da, Harkaitz Cano idazlea eta Lara Izagirre zinemagileagaz, Fermin Etxegoienek gidatuta. 18:30ean Edukiontziak nola bete mahai-ingurua egongo da, BIBAko kide baten eta Nerea Fillaten (Katakrak) eskutik.

AZOKA 2016 IBAN

Bihar Durangoko Azokako azkenengo eguna biziko da Landako Gunean. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Kabi@n Komunitatearen Eguna izango da. 11:00etan Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza-gunea euskaratzeko maratoia egongo da, eta 13:00etan, hitzaldia Jon Turrillasen eskutik: Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen.

Saguganbaran, azken egun honetan, denetarik egongo da: ipuin kontaketak, Astronautak abestien aurkezpenak, HIRU3 diskaren aurkezpena, kantu-jolasak, «Arte eta kultur heziketa publiko gazteentzat» hitzaldia… eta Saguganbara kanpoaldean, Zuresku egurrezko jolasak, 12:00etatik aurrera.

Ahotsenean kontzertuen azken txanpa izango dugu: Perlak, Lauroba, Etxe, Izaro… Solasaldietan ere, izen ugari: Mariasun Landa, Txuma Murugarren, Pier Paul Berzaitz, Saioa Olmo…

Irudieneak indartsu hasiko du eguna: 11:00etan «Gutik Zura» dokumentala aurkeztuko da, Mari Jose Barriolak eta Jon Maiak gidatuta. Horren ostean «Akabuko martxea» eta «Dominica» dokumentala eta film laburrak aurkeztuko dira, eta goiza amaitzeko «Pan» haurrentzako filma. 18:00etan Kameratoia lehiaketaren sariak banatuko dira.

Szenatokiak eskaintza potoloa dakar azken egunerako: «Francoren bilobari gutuna» antzezlanaren saio bikoitza, 12:30ean eta 18:00etan. Arratsaldeko sarrerak agortuta daude, baina goizerako lekurik badago oraindino.

Landakoko ate itxiera 19:45ean izango da, beste behin ere, Karrika Antzerki Taldearen eskutik, Donostia 2016ren ekimenez. Eguna, egunero bezala, Plateruenan amaituko dugu, 20:00etan Bide Ertzean taldearen eskutik.

Banner Azoka

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu