Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
1:20 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Bihar, igandea, egunik potoloenetakoa izatea aurreikusten da

Jendetza elkartzen ari da gaur, abenduak 3, Durangoko Azokan. Itolarririk gabe, baina Azokako espazio guztietan ehundaka euskaltzale eta kulturzale elkartzen ari dira. Eguraldia lagun, Durangoko kaleak ere jendez lepo egon dira. Gainera, lau kalejira antolatu dira kaleak girotzeko: Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta Polekeleke txarangak barre-algarak eragin ditu, Agirre Lehendakariarekin lotutako erraldoi-kalejira ere izan dugu, Kriskitineko dantzari eta musikariek ere kaleak alaitu dituzte, Aiko Dantza Taldeak dantzan jarri ditu bisitariak, Erasok kontzertu bikaina eman du Ahotsenean…

ERASO Iban Gorriti

Eraso · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Bihar, abenduak 4, igandea, egunik potoloenetakoa izatea aurreikusten da. Areto Nagusian Gogoetaren Plaza ekimenaren bigarren saioa izango da.  12:30ean Istorio bat… nola plazaratu solasaldia egongo da, Mikel Soto editore eta Irantzu Lekue artista plastikoaren eskutik. Arratsaldean ondarea izango dute mintzagai. 18:30ean Oier Gorosabel (Ades), Gaizka Aranguren (Labrit), Teresa Lekumberri (Mintzoak) eta Amaia Mujika (Euskal Museoa) arituko dira, Maite Bidartek gidatuta.

Kabi@n azoka-egun guztietako egunik potoloenetakoa izango da biharkoa, hamalau jarduera izango dituztelako goizeko 11:00etatik 18:05ak arte. Besteak beste, Tirabirak transmedia proiektua aurkeztuko dute, Soka app aplikazioa, «Lehen urratsa» webdok-a eta abar.

Saguganbaran denetarik egongo da egun honetan. Goizean «Korrika Jokoa» aurkeztuko dute, «Urrezko giltza» ipuin kontaketa egongo da eta «Jo kako jo!» ikuskizuna. Arratsaldean «Ilargi arrantza» txotxongilo ikuskizuna eta ipuin kontaketa bi: «Ispilutxo» eta «Panpinak Aitorrentzat», 18:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren. Areto txikian ere hainbat tailer egongo dira.

Ahotsenean atseden hartzeko unerik gabe jarraituko dute, 11:00etatik 20:00ak arte. Zuzenekoen karpan Altxatu, Siroka, Begiz Begi, Labrit, Xabaltx, Guda Dantza, Herri Oihua… Solasaldien kasuan, besteak beste, honakoak: Peru Magdalena, Aitziber Etxeberria, Kirmen Uribe, Jon Arretxe…

PERU

Peru Magdalena.

 

 

Irudienearen kasuan hitzordu garrantzitsu bi izango ditugu. 12:30ean «Irrintziaren oihartzunak» dokumentalaren estreinaldia egongo da. Bertan egongo dira Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria, Mirentxu Loyartek gidatuta. 19:00etan beste proiektu interesgarri bat aurkeztuko dute, «Argi» filma. Iratxe Mediavilla zuzendaria eta June Gomez aktorea bertan egongo dira.

Argi

Argi.

Szenatokian Azokako eskaintzarik potoloenetakoa egongo da bihar, 19:00etan: Xake Produkzioen «Mami Lebrun» antzezlana. Sarrera zortzi euroan salgai («Francoren bilobari gutuna» antzezlanaren sarrera ere erosiz gero, 15 euro biak).

Eguna Plateruenan amaituko dugu. Eta kontzertu potolo batekin: Hesian taldearen «10 urte, 11 gonbidatu» kontzertu berezia, gonbidatu pilo batekin. Sarrerak salgai zazpi euroan. Hitzordua 22:30ean izango da.

Hesian Iban Gorriti

Hesian. · ARGAZKIA · I. Gorriti

 

 

Horrez gain, egun osoan zehar «Marrazkeraz» Marrazkilari Euskaldunon Topagunea ospatuko da bihar, sketchcrawl filosofia jarraituz. 10:30ean izango da hitzordua Plateruena kanpoaldean, eta marrazteko hainbat puntu interesgarri zehaztuko dituzte. 18:00etan Kabi@n topaketaren amaierako hitzordua egingo dute, marraztutakoa komentatuz eta komunitatea saretuz. Saioa koordinatzen Euskalherria’s SketchCrawl-eko Gorka Belasko ariko da.

Banner Azoka

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu