Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
12:06 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

TXABER IGARZA · Kubak Fidel Castrori agur esan dio

12744757_10207090778245891_115305820630454561_n (1)

Testua eta argazkiak · Txaber Igarza

Ez da nire asmoa kriston artikulua idaztea, ez naizelako trebea horretan -tabernaria naiz-.
Baina gaur Ibanek Kuban Fidelen heriotza dela eta zerbait idazteko eskatu dit eta beno!
Nik bizi dudana kontatuko dut.

Urtero -eta denoi bezala- oporretan joatea gustokoa dut, batez ere egunerokotasunetik deskonektatzeko.
Sarritan izan naiz Kuban, azkenengo 3 aldiak bizikletan. Hori dut gustoko, herriz herri esperientzia eta jende berria ezagutuz egunak ezberdinak izatea! Gustora banago leku batean beste egun bat egiten dut eta bestela aurrera. Askotan geratu gura eta ezin, bestela egunak ihes egiten dute!

15037097_10209302396174957_3799922664941414011_n

Kuba gustoko dut; batez ere bere jendea. Eguraldiak ere erakartzen nau (batez ere Euskal Herrian negua denean), hizkuntza ulertu egiten dut, bidean apenas trafikorik dago, bizikletan ibiltzea, eta herrialde segurua da.

Kubara nahiz eta bakarrik etorri beti zagoz norbaitekin, jendea jatorra da! 2013ko otsailean Santiagotik irten, Guantanamo, Barakoa eta hortik iparraldeko bide eta herrietatik Habanrarte egin nuen.
2014ko abenduan Viñales aldea ezagutu nuen, Costa Ricara joan aurretik. Gogorra zein polita.

15078519_10209341701277560_1851659001249132752_n

Eta aurtengo azaroaren 15ean Santiagotik irten eta Karibe aldea egiteko asmotan hemen nabil. Argazkiak egitea gustoko dut, batez ere oporretan noanean eta bidaia honetako lehenengo egunean nire lagunei esan nien ahal nuenean,  eta ahal nuen neurrian, argitaratuko nituela argazki batzuk (birtualki bada ere) nirekin bidaiatzeko.

· Fidelen heriotza · Hori dela eta 2 edo 3 argitalpen jarri ditut, baina Fidelen heriotza dela eta momentu hau konpartitzeko azkenengo egun bi hauetan sentitzen eta ikusten ari naizena argazki bitartez ari naiz Facebooken jartzen!
Camaguey goizeko 6:00ak. Bide luzea daukat gaur, Ciego de avila da nire helmuga.

Gosaltzen nengoen bitareian telefonoa txirrinka! ¡Oigo! ¿Cómooo…? ¡No puede ser! No puede ser! «Que se ha muerto Fidel». Lehenengo momentuak harridura, gero badoaz konturatzen, egun hau bazekitela (guztiok genekiennormala denez) helduko zela.

15202514_10209386587759694_3824726396758727158_n

Telebista jarri eta Raul anaia albistea ematen. Dakidanez gaueko 10ak inguruan hil zen. Alforjak jarri eta bizikletan bideari ekin nion. Camagueytik irtetzean kaleetan batak besteei notizia ematen, muxuak eta negar gutxi batzuk!

Bidean ere nabaritzen zen, bide bazterrean dauden etxeetatik egunero entzuten da musika eta zarata: atzo ez, atzo dena isil isilean zegoen. Nik ere ez nuen piztu nire bozgailua, badaezbada. Bidean geldialdi asko egiten ditut, argazkiak ataratzeko, deskantsatzeko, hitz egin edo atzo bezala  galdetzeko.

· Denak, harro · Eta atzokoan Fideli buruz galdetu nien bidean topatzen nituen guztieri. Denak dagoz harro. Fidel goraipatu egiten dabe. «Revolucionario humano, por todo lo que a hecho por Cuba”. Oso maitatua da batez ere herri txikietan. «El único que se ha enfrentado a EE.UU”.

Ciego de Avilara heltzerakoan hori ere sentitu nuen: isiltasuna, agian arratsaldeko ordu biak zirelako.
Etxera heldu, dutxa bat hartu eta fresko fresko konektatzera bajatu nintzen.

Hau bai dela berria. Wifia dago kalean! Parke nagusietan edo alde zaharretan ‘2cuc’ konpaini esker ordu bat libre! Hori ofiziala, wifira konektatuta badaude bere wifi pertsonala konektatzen dutenak eta merkeeago saltzen dutenak. «Trapicubano«.

15178264_10209341699837524_4280781229388464286_n

Ikusten da jende gehiago eta normaltasunez. Isililuneak ez dira hainbeste. Bizitzak darrai. Umeak jolasean, batzuk berriketan, asko konektatuta ere bai, atzerrian dauden senideekin ihitzegiten albistearen gainean. Izan ere, kanpoan zaudenean beti ikusten eta sentitzen da ezberdin!

· Musika eta alkohola debekatuta · Hori bai, debekatuta dago musika jartzea. Esaten dute jarri ahal dela baina baxu. Nik ez dut entzun ezer eta debekatuta dago alkoholdun edariak hartzea. Jatetxe batzuetan garagardoren bat edo bi hartu daiteke zerbait jan ezkero!

Gaurko bidea Ciego de Avila – Santic Spiritus. Ez dakit nundik pasatuko den zehazki, baina Habanatik Santiagora Fidelen errautsak karabana batean daramatzate. Eta bai, nabaria da hemendik pasatuko dela, bideko zuluak betetzen, seinaleak, zubiak, piboteak, bus geltokiak… Dena margotzen. Bide alboetan bedarra mozten. Auzolana ari dira egiten «trabajo comunitario».

15230592_10209386588319708_3756617137420708422_n

Adin guztietako jendeei galdetu diet eta denek goraipatu dute Fidel, momentua ere berezia delako ezer ezberdina aipatzeko, baina jende nagusiak “pa’lante» esaten du ezer galdetu barik, “ahora está Raúl y eso, vamos a continuar la Revolución.  Eta jende gazteek Fidelen figura goraipatzen dute. Ia denek bizi izan dute Fidel mandatari, baina aldaketa espero dute, ez bakarrik Fidel ez dagoelako baizik eta beharrezkoa ikusten dutelako.

· Bederatzi egun · Larregi iruditzen zaie 9 egunetan (asteburu bi barne) dantza egin barik egotea. ”No hay por que renegar de lo que uno es ni de lo que piensa ni de lo que uno quiere para su pueblo, pero no podemos seguir en pleno siglo XXI trasladándonos en camiones como si fuéramos vacas o tener que tener un familiar en el extranjero para tener un teléfono móvil”. Horrelakoak entzun ditut.

”Me parece bien que se tenga plata pero, y, ¿el que no tiene!?”, jarraitzen dute. Hemen soldatak baxuak dira  eta diru nazionalean kobratzen dute, batez ere bizitzeko eguneroko beharretik kanpo “peso convertible”-tan erosi behar dutelako.

15220079_10209395192614810_7767898398571352522_n

Gazte batzuk parkean: “¿Quién tiene un coche?» Nadie contesta. «¿Quién tiene un móvil?» Todos levantan la mano, menos dos. «¿Quién tiene una casa con aire acondicionado?» Y solo levanta uno.

Para tomarte unas cervezas tienes que pagar en cuc. «Nos las tenemos que pagar «luchándola». Atzerrian duten senideek, turistekin lanak edo turistendako lanean dabiltzanak. Euren artean lantxoak egiten dituzte, baina dena lan ofizialetik kanpo.

· «Ni, isilik» · Gazte batzuk dira 17 eta 23 urtekoak. Gazteen artean “edukiera ahalmenaren” inguruan eztabaidatzen dute. Ez da erraza. Nik ez dut ezer defendatzen. Ni, isilik. Guk ere kontraesan ugari daukagu gure kontsumo sistema eta izatearekin.

15253637_10209395191374779_2221806260502717441_n

Herenegun bertan, Habanako batekin egon nintzen (bera ere oporretan zegoen Ciegon) eta komentatzen zidan: “Todos, durante años pensando que cuando muera Fidel, aquí se iba a montar yo que sé qué y aquí no pasa nada. Mucha gente calla por miedo. Esto lo tenían preparado desde hace muchos años”.

Hitz gutxitan esanda, jendea lasai dago, dolu nazionaleko 9 egun hauek pasa arte itxaroten baleude bezala. Orokorrean lasaitasuna da nagusi, ez dute espero aldaketa handirik egotea, baina bai gobernua gehiago «zabalduko » dela, jendearentzat hobekuntza ekonomikoak egongo direlakoan.

15253386_10209395191014770_7243405040059906882_n

Eta bidean ikusten den bezala eta Euskal herrian bezala «La unidad nos lleva al triunfo». La Revolución es invencible. Sí se puede. La Revolución es independencia.

15241786_10209375760689024_3244117283337744916_n15171107_10209395195894892_2408191309517772506_n

Zure publizitatea Mugalarin

Top Banner HASSAN AZDOUR

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu