Amorebieta-Etxanok politika sozialak indartu eta lurralde kohesioaren aldeko apustua egin du, bidegorriak bultzatuz
Mugalari
Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur 2017. ekitaldirako aurrekontua onartu du. Zenbatekoa: 26. 522. 266 euro. Aurrekontu hauek politika sozial, enplegu eta zornotzarren ongizatearen aldeko apustua egiten dute, lurraldearen kohesioa ahaztu gabe eta azpiegituretan inbertsioak egiten jarraituz eta herritarrentzat ekipamendu berriak eraikiz.
Horrela, gizarte politiketara 4. 630. 119 euro bideratuko dira, gizarte ongizaterako erabiliko direlarik, zailtasunik handienak dituztenen bizi kalitatea hobetu eta ekonomia eta enplegua sustatzeko.
Partidarik garrantzitsuenak dituzten arloak Amorebieta-Etxanoko herritarrei zuzenean lotuta daudenak dira. Herritarrengan 16. 369. 181,5 € inbertituko dira. Gizarte Ekintzak eramango du aurrekontuaren %20,72a, Kulturak %14,87a, ura eta saneamenduak %13,4a eta Kirolak %11,71a.
· Inbertsioa · Azpiegituretan egingo den inbertsioa aurten 3. 666. 019,5 €-koa izango da. Amorebieta-Etxano hobetuko duten 15 jarduketa zehatzetarako erabiliko da diru hori.
Bidegorri sarea sustatuko da, udalerriko lurralde kohesioa hobetzen zuzenean lagunduko duena. Ekitaldi honetan horretarako 500.000 euro bideratuko dira. 2017-2018 artean aldiz, 1,1 milioi euroko inbertsio konpromiso bat dago. Horrela, sarea sustatuko da zati berri birekin: Larrea eta Etxano.
Aipatu beharra dago baita ere Musika Eskola berria eraikitzeko lanak. Honetarako milioi bat euro baino gehiago bideratuko dira. Kirol azpiegiturak ere hobetuko dira. Horrela, Ganeko igerilekuak berriztuko dira eta Urgozo Kiroldegi berriaren (Betarraganen) lehen urratsekin hasiko da. Azken honen proiektua idazteko beharrezko kreditua aurreikusi da.
Estaldura soziala indartu da arazorik handienak dituztenei laguntzeko eta 507.000 euroko inbertsioa egingo da gizarte zerbitzuen zerrenda berrira egokitzeko.
Beste jarduera garrantzitsu batzuk ondokoak izango dira:
– Ganeko igerilekuak zaharberritzea: 405.000 €
– Nafarroa Zentroa eraberritzea eta arreta sozialerako pisuak: 507.000€
– Inbertsioak bide publikoetan: 245.000€
– Kaitana plaza ingurua urbanizatzea: 195.163 €
– Jauregibarriako zubien birmoldaketa: 100.000€
– Urgozo Kiroldegi berriaren proiektua idaztea: 98.400€
– Udaltzaingoaren bulegoak birmoldatzea: 60.000€
– Hiri Antolamendurako Plan Orokorra: 168.000€
Publizitatea
Igualdad del Ayuntamiento de Durango
Conoce el programa de Durango clicando en el anuncio de la sección de Opinión