Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
4:21 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

SOUVENIR · ‘Elorrioko Aztarnak’ lehiaketako proposamenak bozkatzeko epea zabaldu da

Mugalari

Lehen eskari batean, askoz jota, produktuaren 100na ale erosiko dizkie Udalak artisau irabazleei. Bozkatzeko aukera izango da azaroaren 26ra arte.

Elorriorekin identifikagarria izan daitekeen oroigarri edo souvenir bat aukeratzeko, Udalak ‘Elorrioko Aztarnak’ lehiaketa martxan jarri du duela hilabete batzuk. Euskal Herri osoko artisauei Elorrioren inguruan lanak egitera gonbidatu zaie, eta irabazlearen oroigarria turismo bulegoan salduko da. Hori horrela, herrira datozen bisitariek Elorrioko erakusgarri bat etxera eramateko aukera izango dute, urteetako eskaria asetzeko.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 1a bukatu zen, eta orain obra horiek Iturri Kutur Etxean izango dira ikusgai aste honetatik azaroaren 26ra bitartean. 6 artisau aurkeztu dira eta guztira 16 bidai oroigarri desberdinen proposamena jaso du Udalak. Herritarrek obrarik gustukoena bozkatu beharko dute, eta, horren ondoren, adituez osatutako epaimahai batek alor zehatzago batzuk izango ditu kontuan, herritarren bozkarekin batera, lan irabazlea aukeratzeko.

P61122-110337-001

· 500 euro artisauko · “Azken urteetan jasotako eskaera izan da hau. Urtetik urtera, gora egin du gurera gerturatzen diren bisitariak, eta askok Elorriorekin zer ikusia duen bidai oroigarri bat erman nahi dute. Modu honetan, Euskal Herriko artisauen lana balioan jarri eta Elorrioren oroigarri eder bat izateko aukera izango dugu”, azaldu du Idoia Buruaga alkate eta Turismo zinegotziak.

Lehen eskari batean, askoz jota, produktuaren 100na ale erosiko dizkie Udalak artisau irabazleei, eta 500 euro gastatuko du artisauko. Artisau irabazleek 2017ko Aste Santurako prest eduki beharko dute Udalak eskatutako kopurua.

Publizitatea

banner Black Friday

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu