Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:26 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 48 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Ruper Ordorikaren disko berriak Sarrionandiaren hitzekin egindako kantua ere badu

Martin L. Ithurbide

· Oñatiarrak idazle iurretarraren ‘Kontserba fabrikaren aurrean’ kantua berreskuratu eta grabatu du

Guria ostatuan, Ruper Ordorikaren lan berriak, arreta eta gogoa piztuko dizkiguten zenbait ezaugarri berezi biltzen ditu. Diskoa osatzen duten hamaika abestiok hari sentikor bati lotuak ageri dira, eta Ruperrek maisu batek bezala lotu ditu lan holistikoago bat lortuta. Kontserba fabrikaren aurrean kantua Joseba Sarrionandiaren hitzekin egin du. Aspalditik izan du kantua egina eta gordetea Ruper Ordorikak eta bere lan berrirako berreskuratu du.

Ruper 2016 NY_2

Guztien oinarrian abeslariaren estiloa dago, bere ahots hurbila eta doinu eskurakoiak. Urteetako ibilbide mamitsuan erabili izan dituen kodeak errekonozitzen ditugu oraingoan ere, tonu grabe eta agudoen artean berebiziko oreka, setazko kantuak, eta bihotz zabala. Lehen kantuaz baliatzen da Oñatiko koblaria, entzulearengan sartzeko, bere barrenak epeltzeko, egunsentiaren argiak basoan egiten duten legez. Hortik aurrera ibilbide naro eta gustagarri bat proposatzen du, interpretazio bikainaren leuntasun apain bezain sujerikorraren laguntzaz. “Ireki iezadazu atea…” dio, eta ateak zabal-zabal uzten ditu ondorengoentzat.

· New Yorken grabatutako lana · Maila altueneko musikarien bila joan da berriro New Yorkera eta aurrekoetan bezala, denak batera zuzenean erregistratuta burutu da grabaketa (Tony Scherr, Kelly Wollesen, Jamie Saft). Musikarion esperientzia eta talentua pultsu honetan mantentzen jakin izana da, neurri handi batean, diskoak eskaintzen duen sonoritate deigarriaren arrazoia. Azpimarratzekoa da, bestalde, gerora Arkaitz Miner musikariak grabatutako biolin eta soken tratamendua.

Kantuak, berez, energia ahalmen handikoak dira, eta musikarien intentzioak areagotzen du kualitatea hau, intentsitateari eutsi ondoren euren emariari bide ematean. Aurreko guztiaren ondorioz diskoak, batez ere, nortasun sendoa erakusten du, klasikoa eta egungoa batera, jaioberri izanik ere, iraunkor izateko sena iragartzen duela.

· Sarrirena ‘kontserban’ · Sorkuntzari gagozkiola, doinu guztiak, hala nola hitz gehienak ere, Ruper Ordorikaren konposizioak dira, salbu eta hiru kantuotako hitzak: Kontserba fabrikaren aurrean (Joseba Sarrionandia), Mare Nostrum (Eva Linazasoro), eta Munduko ostatuan (Gary Snyder-ren jatorrizko olerkia Ordorikak egokitua).

Abesti trinkoak dakartza kantariak Guria Ostatuan izeneko berri honetan. Oso errealak eta komunak diren momentu, oroitzapen eta sentipenak indar poetiko handiz marraztuta, kantuen berotasunera hurbiltzen gaitu atseginki, ostatuko su baxuaren ondoan tarte gogoangarri bat igarotzeko.

· Zuzenekoak · 

-Azaroak 13, Usurbil- Sutegi Auditorioa
-Azaroak 18, Ermua- Antzokian
-Abenduak 3, Soraluze- Zineman
-Abenduak 17, Bilbao- Kafe Antzokia
-Urtarrilak 6, Donostia- Victoria Eugenia Antzokia

Publizitatea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

AMANKOMUNAZGOAREN BANNERRA mugalari

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu