AMOREBIETA-ETXANO · Larreako polikiroldegiko kantxaren konponketak amaitu dira
Mugalari
Larreako polikiroldegiko kantxa erabilgarri dago jadanik. Irailaren 13an herrian izandako euri jasa baten ondorioz kirol ekipamendua kaltetu zen eta Udalak beharrezko izapideak burutu zituen ahal bezain laster konpontzeko. Egurrezko kirol zoru berri bat jarri da, guztira 1.200 metro karratu.
Larreako kantxako zoru berriak mota honetako espazioetarako berariazko ezaugarriak ditu, hala nola, isolamendu akustikoa, erresistentzia elektrikoa, suarekiko erreakzioa, ez labaintzeko gaitasuna, urradurarekiko erresistentzia, talkaren xurgatzea edota pilotaren errebote kontrolatua. Gainera, baita ura sartzea ekiditeko hobekuntzak eta antzeko egoera bat gertatuko balitz, hartuko liratekeen neurriak.
· Markaketak · Tronadura berriak saskibaloi kantxa bat du, minibasketeko bi, boleiboleko bat eta areto-futboleko eta eskubaloiko zelai bat.
Gainera, seinaleztapen berriak Leb Plata ligan jolastu ahal izateko federazioa Zornotzari eskatzen aritu izan den baldintza betetzen du. Egun, horrenbestez, saskibaloiko eta areto-futboleko eskakizunak betetzen dira.
Larreako saskibaloi kantxa publiko guztientzat zabalik dago, zornotzarrek berriro instalazio hauek erabili ahal izateko.
Publizitatea