Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:44 am,
temperature icon 9°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Izurtza, Mañaria eta Garaira helduta, Amankomunazgoak hondakin organikoaren bilketa zerbitzua osatzen duten herri guztietara hedatuko du

Mugalari

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak kanpaina Garaira, Izurtzara eta Mañarira zabalduko du. Horrela, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza Mañaria eta Zaldibarko herritarrek hondakin organikoa gaika jasotzeko aukera izango dute.

Esperientzia hau bi ardatz desberdinetan banatzen da; alde batetik, herriguneetan bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia ezarriko da eta, bestetik, landaguneetan etxeko konposta bultzatuko da.

Bosgarren edukiontzia ezartzeko kanpaina 2014an Iurretan eta Matienan martxan jarri zen. Ostean, 2016ko otsailean, kanpaina Abadiñora (Zelaieta, Urkiola eta Muntsaratz), Atxondora, Elorriora eta Zaldibarrera zabaldu zen. 2016ko abenduan Izurtza, Mañaria eta Garaiko herritarrek kanpainan izena emateko aukera izango dute.

Egun 1679 familia dira hondakin organikoa gaika sailkatzen dutenak. Hirugarren fase honetan 1.094 biztanle eta hondakin sortzaile txiki eta handietara zuzenduko da Amankomunazgoa. Horiek modu boluntarioan parte hartu dezakete.

Contenedores Abadiño DANI DELGADO

Abadiño. · ARGAZKIA · Dani Delgado

Abadiño, Atxondo, Elorrio, Iurreta edo Zaldibarko familiaren batek ere interesik balu, izena eman dezake.

1. AUKERA: BOSGARREN EDUKIONTZIA EDO EDUKIONTZI MARROIA

Izena ematen dutenei materia organikoa birziklatzeko material sorta bana banatuko zaie dohainik. Banatuko diren materialen artean etxerako ontzi marroi bat, poltsa konpostagarriak (10 litro/ 25 litro), kaleko edukiontzia irekitzeko giltza bana eta erabilgarria izango den sistema berriari buruzko informazioa daude.

Proiektu hau martxan jartzeko, Amankomunazgoak edukiontzi marroiak jarriko ditu kalean. Horrez gain, lehen aipaturiko giltzak, etxerako 10 litroko ontzi marroiak eta sortzaile handi eta txikiei (taberna, jatetxe, janari denda) zuzendutako 60/80 litroko edukiontziak banatuko dira.

Sistema berriaren helburu nagusia hondakin organikoa gainontzeko hondakinetatik bereiztea da. Edukiontzi marroira bota ditzakegun hondakinak hauek dira: kozinaturiko eta kozinatu gabeko lekaleak, frutak, barazkiak, pasta, landare hondarrak eta fruten hezurrak, besteak beste. Papera eta paperezko ahozapi zikinak ere bota daitezke. Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako irizpideen arabera ezin daitezke haragi, arrain edo itsaski hondarrak, arrautza-oskolak, gazta, animalien janaria, lurra, pixoihalak edota zigarro-mutxikinak bota.

Gaika bildutako materia Aldundiaren Artigaseko “Bizkaiko Konpostegia” plantara eramango da eta lortutako konpostak hainbat erabilera izango ditu, lorategietan edo nekazaritzan adibidez.

2. AUKERA: ETXEKO KONPOSTAJEA

Halaber, lorategia, baratzea edo lursaila duten etxebizitzetan, bestelako sistema bat sustatuko da: etxeko konpostajea. Etxeko konpostajeari zuzendutako formazio saioak emango dira, eta baratze edo lorategian erabili ahal izateko kalitatezko konposta lortzen irakatsiko da; horretarako aurretik izena eman beharko da.

Parte-hartzaileek konposta egiteko beharrezkoak diren konpost-ontzi bat, aireztagailu bat eta konposta nola egin azaltzen duen esku-liburu bat jasoko dute.

Bosgarren edukiontziarekin ez bezala, etxeko konpostagailura, edozein motatako hondakin organikoa bota daiteke: gordinak zein kozinatuak.
Autokonpostajean parte hartzeko, prestakuntza jaso behar da (materiala jasotzeko ezinbestekoa da izen ematea).

Formakuntza saioak:

Garai: abenduaren 19an, 19:00etan udaletxean.

Izurtza: abenduaren 21ean, 19:00etan udaletxean.

Mañarian: abenduaren 22an, 19:00etan udaletxean.

IZENA EMATEKO BIDEAK

Materia organikoa kudeatzeko erabiliko diren bi sistema berri hauetan parte hartu nahi izanez gero, edota zalantza edo galderarik egin nahi izanez gero, honako hauek dira harremanetarako kontaktuak:

946 23 25 22, telefonoa.
‘organikoa.mdurango@bizkaia.org’ helbidera posta elektronikoz datu pertsonalak, helbidea eta telefono zenbakia bidaliz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu