GURE ESKU DAGO · Maiatzaren 21ean erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa egingo da Durangon
Mugalari
Astegoienean eman dute jakitera Durangoko Gure Esku Dago mugimenduko hainbat lagunek erabakitzeko eskubideari buruz egingo den galdeketaren data. Dagoeneko 900 durangarren atxikimendua lortu dute, baina gutxienez 1500 sinadura lortzeko asmoa dute eta horretarako, astero, kalera irtengo dira.
Dagoeneko, Durangon ezezik Elorrio, Abadiño eta Amorebieta-Etxanon ere herri galdeketak egiteko asmoa erakutsi dute Gure Esku Dago taldeek. Galdeketa guztiak 2017an egingo lirateke. Hala ere, data bakarra dago zehaztuta oraingoz: maiatzaren 21ean, Durangon.
Etiquetas: Durango, Gure esku dago