DURANG(H)OTS JAM SESSION · Lara Hoevenaar Quartetek Durangoko Plateruenan joko du ostiralean
Mugalari
Durangoko Musika Eskolak, inprobisazioa eta musika modernoarenganako griña pizteko asmoz kurtsoan zehar hiru jam session antolatzen ditu. Formatu erakargarri bat emanez, ikasleak eta herritarrak orohar, entzule eta musikari gisa zuzeneko musikara hurbiltzeko ideiarekin, saioaren hasieran, Euskal Herriko musikariak gonbidatzen dira, bakarlariak edo formatu txikiko taldeak, Jam Sessiona zabaldu dezaten eta bost edo sei pieza jo ondoren Jam Sessiona hasten da.
Bertara azaltzeko musikari guztiak daude gonbidatuak. Estilo desberdinetako doinuak dute lekua, hori bai, saio inprobisatuak direnez, sorkuntzarako tartea ere izango dute kantek.
Kurtso honetako lehen Jam Sessionera Iruñeako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasten dauden lau musikari gonbidatu ditu Musika Eskolak:
Lara Hoevenaar Quartet
- Lara Hoevenaar: Ahotsa
- Ander Unzaga: Pianoa
- Rafael Esteban: Baxu elektrikoa
- Juan Carlos Hormigo: Bateria