Asteartea,
2025ko Urtarrilak 21

MugaKultura

loader-image
Durango
8:44 am,
temperature icon 10°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

GUTUNA · EH Bildu Durango · OHZren asanblada irekiari buruzko oharra

BILDU LOGO

Testua · EH BIldu Durango

Herenegun, azaroak 16, egin genuen OHZri buruzko asanblada irekia, jendeak bere kezka, haserre eta zalantzak guri helarazi ahal izateko. Gure ardura baino, Gobernu Taldearena zela uste genuen arren horrelako deialdi bat deitzea, errespontsabilitate politikoz eta jendearekiko errespetuz jokatu nahian, asanbladarako deia luzatu genuen. Eta herritarrek ongi erantzun zuten, 50 pertsona baino gehiagorekin Pinondo beteaz.

Lehenik eta behin, OHZri buruzko azalpen txiki bat eman zen: zerga bera zertan datzan, nola aplikatzen den eta zeintzuk diren Udala eta Diputazioaren konpetentziak. Sarrera hau bukatu ondoren, herritarren zalantza, kezka eta galderen txanda iritsi zen. Eta askotariko errealitateak ikusi ziren.

Kasu batzuetan, zergaren igoeraren erantzule bakarra Diputazioak egin eta Gobernu Taldeak onartutako zonifikazioa izan zen. Etxebizitza hauetan ez zuen eraginik izan 180.000 uerotik gorako etxeei ezarritako 0,5eko tasa gehigarriak, atalase edo muga horretatik behera geratzen baitira. Arazo hauei erantzun asmoz, deia luzatu genuen arazo bera duten herritar orok alegazioak aurkezteko Diputazioari zonifikazio akatsengatik, edozeinek esan ahal duen bezala, gaizki egina baitago hau.

Beste kasu ugaritan (180.000 eurotik gorako etxebizitzetan), zonifikazioak baino, 0,5eko tipo horrek eragiten zuen gehiago. Gai honetan, EH Bilduk beharrezko autokritika egin zuen eta egiten du. Iragan Osoko Bilkuran 0,5eko tipo gehigarria onartu genuenean, ez ginen jabetzen zein punturaino zen altuegia berau. Ontzat eman genuen ekainean Gobernu Taldeak proposatutako tipoak (0,205 eta 0,5), Bizkaiko beste udalerrietako errealitateekin erkaketa egin gabe. Baina kaltetutako jendearekin batu ondoren, ikusi dugu erraturik geundela. Planteatutako tipoak ezin zirela beste kasuekin konparatu, eta 0,3-0,35eko tipo batek zentzu gehiago duela. Edo asanbladara etorritako batek esan bezala, tramoka planteatu ahal zirela tipo bereiztuak, progresibitatearen izenean. Hori horrela, egindako akatsa onartuta, OHZ arautzen duen ordenantza berriro eztabaidatu behar dela diogu.

Guzti honekin, hainbat konpromezu hartu genituen. Lehenik, aurrez esan bezala, Udalera beste proposamen bat eramatearen ardura hartzen dugu, tipo gehigarria murriztuko duena, edo hau tramoka ordaintzea ahalbidetuko duena, iragan astean onartu zena aldatuz. Horretarako, herritar oro animatzen dugu ordenantza honi alegazioak aurkezteko, Udalean berriro eztabaidatu dadin. Guk geuk ere alegazioak aurkeztuko ditugu. Bigarren eztabaida honetan, gure jarrera tipo gehigarria jaistearen aldekoa izango da, gutxienez 0,35eraino, edo bestela tramoka planteatzearena. Modu honetan, posible izango da 180.000 €tik gorako etxebizitza duten pertsonek tipo berrietan ordaintzea 2017an, eta beraien zerga asko murriztuko litzateke horrela.

Bigarren puntu bezala, hurrengo Osoko Bilkurara Arau Forala aldatzearen aldeko mozio bat aurkezteko konpromezua adierazi genuen, progresiboago egiteko, beste zerga mota batzuekin gertatzen den bezala (PFEZ). Mozio honetan Udalak hainbat ikerketa martxan jartzea ere eskatuko dugu, Diputaziotik egin den Durangoko zonifikazioari alternatiba bat aurkeztu ahal izateko.

Azkenik, eta herritarrekin hartutako konpromezu pertsonal eta zuzen bezala, alegazioak erraztea helburu izango duen alegazio eredu bat prestatzen saiatuko gara EH Bildutik. Alegazio hauek beharrezkoak izango dira Diputazioari katastroen balorazio berriak berrikustea eskatzeko eta Udalean ordenantza berri baten eztabaida zabaltzeko (aurrez onartu direnak ez aplikatzeko). Hori dela eta, eskatu diogu Gobernu Taldeari ahalik eta azkarren udaletxean bulego bat jartzea jendea artatu ahal izateko, Udalean badaudenez baliabide pertsonal eta fisiko nahiko, erabaki politiko soil bat baita hau. Horrez gain, eskatu dugu erraztasunak ematea herritarrei alegazioak egiteko eskatzen diren dokumentu eta planoak lortzeko.

Bukatzeko, herritarrei dei egiten diegu hurrengo Osoko Bilkuretara etortzeko, OHZrekin zerikusia duten gaiak eztabaidatuko baitira. Adibidez, aurkeztuko dugun mozioa eta, espero dugu, OHZ arautzen duen ordenantza aldatuko duen eztabaida.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu