#MAITEDUGUAZOKA · Christine Etcheversen erakusketa Durangoko Museoan inauguratuko da bihar
Garazi Arrizabalaga
Jakinarazten dizuegu, bihar osteguna, azaroak 17, arratsaldeko 19:00etan, Christine Etcheversen erakusketa inauguratuko dela Durangoko Arte eta Historia Museoan. Etchevers aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egilea da.
Baionan (1953) jaiotako artista honek, txikitatik izan zuen garbi handitan pintorea izan nahi zuela. Bordelen eta Pauen egin zituen arte ikasketak eta handik gutxira Frantziako pintura gaztearen saria eta Arteen Europar Akademiaren sariak irabazi zituen.
Abstrakzioa lantzen du bere lanetan, sinbolismoa eta ikurrak nahastuz, eta aitortzen duenez, hieroglifikoak ere oso gustuko ditu.
Euskal Herriarekiko duen lotura ere bere lanetan nabaritzen da. Euskal estelak oinarri hartuta hainbat eskultura sortu ditu.
Gaur egun ere, lanean dirauen artista da, pintura abstraktua baina narratiboa eginez, distiratsua eta lirikoa, bere garaiarekin konprometitua eta euskal izaera adierazten duena.
Etiquetas: #Maiteduguazoka, Durangoko Azoka, Museo de Arte e Historia de Durango