Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:46 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Christine Etcheversen erakusketa Durangoko Museoan inauguratuko da bihar

Garazi Arrizabalaga

Garazi Arrizabalaga

Jakinarazten dizuegu, bihar osteguna, azaroak 17,  arratsaldeko 19:00etan, Christine Etcheversen erakusketa inauguratuko dela Durangoko Arte eta Historia Museoan. Etchevers aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egilea da.

AZOKA DURANGO de Christine Etchevers - copia

Etchevers eta Gerediaga Elkarteko presidentea, Nerea Mujika. · ARGAZKIA · Stan Wise

Baionan (1953) jaiotako artista honek, txikitatik izan zuen garbi handitan pintorea izan nahi zuela. Bordelen eta Pauen egin zituen arte ikasketak eta handik gutxira Frantziako pintura gaztearen saria eta Arteen Europar Akademiaren sariak irabazi zituen.

Abstrakzioa lantzen du bere lanetan, sinbolismoa eta ikurrak nahastuz, eta aitortzen duenez, hieroglifikoak ere oso gustuko ditu.

Euskal Herriarekiko duen lotura ere bere lanetan nabaritzen da. Euskal estelak oinarri hartuta hainbat eskultura sortu ditu.

Gaur egun ere, lanean dirauen artista da, pintura abstraktua baina narratiboa eginez, distiratsua eta lirikoa, bere garaiarekin konprometitua eta euskal izaera adierazten duena.

Argazkia3 Argazkia2 Argazkia1

BANNER IURRETA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu