Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
4:13 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Aguirre Lehendakariagaz lotutako erakusketa, abenduaren 3tik 6ra Durangon

Abenduaren 2tik 6ra Durango ekitaldi, aldarrikapen eta ekimenez josita izango dugu: Azokako egitaraua, elkarte ezberdinek antolatutako jarduerak… Plan ugari eta kultura bor-borka Durangoko bazter guztietan. Landako parean, berbarako, Elkartegiaren aurrean, Jose Antonio Agirre Lehendakariagaz lotutako erakusketaz gozatu ahal izango dugu, abenduaren 3tik 6ra arte.

Hamabi panel dituen erakusketa honen izena «Gure izaeraren ispilu» da, eta lehendabiziko Eusko Jaurlaritzaren eta Aguirre Lehendakariaren izendapenaren 80. urteurrenagaz lotuta dago. Aguirre Lehendakariaren izendapenaren 80. urteurrenagaz lotuta dago. Erakusketaren egilea Mauro Saravia argazkilari txiletarra da, kataluniar eta euskaldun erbesteratuen birbiloba.

mauro

Mauro Saravia.

Erakusketa, Gerra Zibil garaikoak diren eta eguneraturik dauden Bilbo eta inguruko 14 argazkik osatzen dute (1,5x1m), Durangoko bat tartean. Mauro Saravia autorearen esanetan, “iragana eta orainaldia argazki batean uztartzea ona da eten bat egin eta nondik gatozen hausnartzeko, izan ginena eta honaino ekarri gaituena gogoratzeko”.

· Memoria historikoa berreskuratu · Horretarako, argazkilari txiletarrak, Jose Antonio Aguirre lehendakari izan zeneko argazkiak hartu eta kokagune bereko gaur egungo argazki batekin uztartu ditu, bi errealitateak batzeko eta zenbat aldatu edota zein gutxi aldatu garen ulertzeko: “Memoria historikoa berreskuratu eta eguneratu nahi izan dut, orduko eta gaurko gizartearen arteko ezberdintasunak ikusi eta lehenengo lehendakariak, Jose Antonio Aguirrek, hasi zuen bideari, honaino ekarri gaituenari, balioa eman nahi izan diot”.

Erakusketaz gain, abenduaren 3an eta 6an Aguirre Lehendakariagaz lotutako erraldoi bat kalez kale ibiliko da Landako inguruan kalejiran. Ordutegia honakoa izango da: abenduaren 3an 12:00etatik 14:00ak arte eta abenduaren 6an 10:00etatik 12:00ak arte.

Publizitatea

Piso ON

Durango eta Amorebieta-Etxano

BANNER PISO ON

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu