Asteartea,
2025ko Urtarrilak 21

MugaKultura

loader-image
Durango
5:17 am,
temperature icon 8°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Euskal preso politikoen egoera gizarteratzeko ekimen berrian Durangaldeko 60 preso ohik parte hartuko dute

LOGO MUGALARI NARANJA

Mugalari

Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra Kalera-Gunea izenburupean Euskal Herriko herri ezberdinetan euskal preso politikoen egoera gizarteratzeko ekintzak egingo dira. Ekimenaren babesle nagusiak preso ohiak izango dira. Durangaldean 60 bat lagunek eman dute atxikimentua. Leloa ‘Kalera kalera, bakea ‘ta askatasuna irabaztera’ da.

Kalera Kalera 001

Deialdiaren kartela.

Joan den apirilean  “Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera” izenarekin egin zen manifestazio eta erreibindikazioaren jarraipena da Kalera-Gunea, eta SAREk urte hasieran Bilbon antolatzen duen manifestazioarekin borobilduko dute.

“Preso, Iheslari eta Deportatuak Behingoz KALERA” leloarekin, eskualdez eskualde, herririk herri antolatuko dira ekintzak.  Presoekiko eztabaida gizarteratzeko ekintzak izango dira. Bien bitartean, 40 lagunek Kalera-Gunea izeneko itxialdia egingo dute Usurbilen. Herrietako ekitaldien abiapuntu eta osagarri izango da gunea.

Bilbon SAREk urtero antolatzen duen manifestazioarekin bat egiteaz aparte, urtarrilaren 7an, Donostian, Bakearen Usoa eta Haizearren Orrazia lotuko duen kandelen-kalejira ere egingo da, eta ohikoa denez, Martutene, Basauri, Lannemezan eta Zaballara ere martxak antolatuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu