Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
6:00 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

GUTUNA · EH Bildu Abadiño: lur publikoa erregalatu, kudeaketa kaxkarra

1272536_962822330405129_4029117038323352083_o

Testua · EH Bildu Abadiño

Carbureibar ondoan udalari eraikitzea zegokion 20 babes ofizialeko etxeen esleipena dela eta hasiera baten lurra 660.332€tan salduko zena orain 286.244€tan saldu du, alde makala eta bidean 374.088€ geratu dira. Herri lurren kontura. izandako diru galera inmobiliaria baten mozkin bilakatu dira.

Baina non dago opari honen gakoa? Carbureibar ondoko etxebizitza proiektuan, etxebizitza libreen eriakuntza inmobiliaria bati esleitu zion Udalak eta babes ofizialeko etxeen eraikuntza Udalaren esku geratu zen. Proiektu horretan garajea etxebizitza denentzat amankomuna da eta udalak hala jaso zuelako, garajeen exekuzioa etxebizitza libreak eraikitzen ari den promotoreak egitea erabaki zen, eta udaletxeak bere zatiari dagokion 891.871€-ak ordaindu behar ditu.

Udalak ez du diru hori eta bere asmoa babes ofizialeko etxeen eraikuntza eta garajearen zor hori kostruktoraren bati esleitzea zen, etxebizitzekin espekulatuz. Babes ofizialeko etxeok eraiki, garajearen gastu horren ardura (891.871€-ak) hartu eta lurra 660.332€tan (hasierako prezioa) erosteko interesdunik ez zen aurkeztu.

Akats horren aurrean eta Udalak aurreko baldintzak jasoko zituen kostruktora bat ez bilatzearen ondorioz, etxebizitza libreak eta garajeak egiten ari zen San Fausto inmobiliaria zain egon da. Bazekielako momenturen batean udala behartuta egongo zela lurraren prezioa jaistera, eta hala gertatu da. Izan ere, garajearen gastu hori 2016ko aurrekontuak blokeatzearen arrazoi nagusia izan da (nola ulertu bestela gehiengo absolutua duen gobernu talde batek aurrekonturik ez eukitea) eta egoera jasan ezin bilakatzen zebilen eta inmobiliaria kudeaketa kaxkar honen aurrean bere momentuaren zain egon da.

Lurzoru publikoa hiru txakur handigaitik saltzearen arrazoia gobernu taldearen kudeaketa kaxkarra izan da, prebisio falta eta espekulazioan oinarritutako etxebizitza politika ezin okerragoa. Ezin dezakegu onartu herriarenak diren lurrak, gobernu talde baten kudeaketa kaxkar baten ondorioz horrela saldu izana, ezin daiteke onartu ustelduta dagoen etxebizitza politika baten ondorioz herriak dirua galtzea, inmobiliariak etekin gehigarriak lortzea eta etxebizitza bat lortzeko baldintzak ez hobetzea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu