Astelehena,
2024ko Irailak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:23 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Zapatuan Durangoko Musika Hamabostaldiaren XXVII edizioa hasiko da

Mugalari

Gaur goizean Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Alfredo Sanz, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako zuzendariak, Durangoko XXVII. Musika Hamabostaldiaren nobedadeak aurkeztu dituzte Kurutzesantu Museoan. Aurtengo edizioa larunbat honetan, azaroak 12, hasiko eta abenduaren 17ra arte luzatuko da.

Aurtengo Durangoko Musika Hamabostaldiari larunbat honetan emango zaio hasiera eta azaroan zein abenduan emanaldi desberdinak izango dira. Durangoko Udalak, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolaren bitartez antolatutako musika-jaialdi honetan, publiko guztiei zuzendutako 3 kontzertu eskainiko dira guztira (azaroak 12 eta 19 eta abenduak 17).

Lehenengo kontzertua azaroaren 12an izango da San Frantzisko elizan. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta guztiz doakoa izango da. Honetan, Luis del Valle piano jolearekin batera jardungo duen Ana Maria Valderrama biolin jolea izango da protagonista. Ana Maria Valderramak 2011ko XI. Nazioarteko Pablo Sarasate Biolin Lehiaketan Lehenengo Saria eta Publiko Bereziaren saria irabazi zituen. Sari hau irabazten duen lehenengo biolinista espainola izan da. Era berean, bestelako nazioarteko lehiaketetan irabazle izan da eta bakarlari ibili da Inglaterra, Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Errusia, Mexiko, Kolonbia, Jordania, Tunez edota AEBetan. Kontzertuko egitarauan Schuman, Chopin eta Sarasateren obrak entzun ahal izango dira.

Bigarren kontzertua, Euskal Herriko Euskalbarrokensamble taldeak eskainiko du, azaroaren 19an San Agustin Kultur Gunean, 20:00etatik aurrera. Taldeak “Hego Koloreak” deritzon proiektua aurkeztuko dute. Euskalbarrokensemble 2006. urtean sortu zen eta nazioarteko mailan nagusi diren antzinako musika egiten duten musikalari gazteez osaturik dago.

Enrike Solinis da fundatzaile eta zuzendaria. Solinisek antzinako musikan espezializatutako nazioarteko ikasketak egin ondoren, elkartea sortzea erabaki zuen. Proiektu honekin, bere kideen talentu, heziketa eta interpretazioa bateratuz, antzinako musika, klasikoa edota herrikoia askotariko publikoari hurbiltzen saiatzen da gaur egun. Jardunaldi honek 10€ko kostua izango du abonatuak ez diren pertsonentzat.

BOS_campa

BOS.

Hirugarren eta azkenengo kontzertua abenduaren 17an izango da Andra Mari Basilikan. Emanaldi horretan entzuleek Erik Nielsen-en zuzendaritzapean jardungo duten Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Aaron Ribas organo jotzaile kataluniarra entzuteko aukera izango dute. Egitarauan Hydn, Liszt eta Widoren obrak interpretatuko dira. Kontzertua doakoa izango da eta 20:15etan hasiko da.

Publizitatea

BERRIZKO UDALA

BANNER BERRIZ CONCURSO FOTOGRAFIA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu