Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:57 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Abadiñoko gizon-emakumeek ‘Zapata gorriak’ lanaren moldaketa bat egingo dute indarkeria matxistaren aurka

Mugalari

· Udalak eskaria egin die herritarrei emakume oinetakoak eman ditzatela kale instalazio hori egiteko

Azaroaren 27an, Matienako Traña plazan, Elina Chauvet artista mexikarraren “Zapata Gorriak” lanaren moldaketa bat jarriko da ikusgai kalean, agerian jartzeko emakumearen aurkako indarkeria, eta  herritarren kontzientzia pizteko indarkeria horren aurka. Arte kolektiboko instalazio  hori Abadiñoko Udalaren  Berdintasun Arloak antolatu du  azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren karietara, Arlo horretako zinegotzi Yanire Morenok gaur esan duenez.  Edozein herritarrek hartu ahal izango du parte instalazioan hilaren 27an, baina lana bera  margoketa tailer bitan prestatuko da azaroaren 21ean eta 23an.

Elina Chauvetek 2009an sortu zuen «Zapatos Rojos» lana, erantzun bat eman nahian Mexikoko Ciudad Juarez hirian gertatzen ari ziren emakumeen heriotza eta desagerketei. Yanire Morenok azaldu du Chauvetek  zapatak erabili zituela  emakumearen ikur bezala, eta kolore gorria, berriz, heriotza  irudikatzeko, baieta pasioa eta bizitza ere.

«Gure asmoa da hala gizonek nola emakumeek parte har dezaten lan honen sorkuntzan, bere bitartez ezagutarazteko  indarkeria matxistaren indarra, hedadura eta larritasuna», esan du Yanire Morenok.

Lan hori gauzatzen laguntzeko, Abadiñoko Udalak  dei egin die herritar guztiei  emakume oinetakoak eman ditzaten, azaroaren 18a baino lehen, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Oinetako horiek  Txanporta Kultur Etxeko tailer batean margotuko dira azaroaren 21ean, eta Errotan 23an. Lana azaroaren 27an jarriko da kalean, eta egunean bertan kenduko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu