Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:35 am,
temperature icon 11°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Durangon eta Iurretan bururutako etxerik gabeko pertsonen gaueko kontaketa

PRENTSA OHARRA GAUEKO KONTAKETA-1

Testua · Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Pasa den asteazkenean, urriaren 26an, gauean kalean lo egiten duten pertsonen kontaketa egin zen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 24 udalerritan era bateratuan. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko gizarte zerbitzuek lehen aldiz parte hartu dugu gaueko kontaketa honetan. Amankomunazgoko herriei dagokienez kontaketa Durango eta Iurretako herrietan egin zen, bertako Udalekin elkarlanean.

Quien vive ahí 1 IBAN GORRITI 2011

Iurreta. 2011. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Durango eta Iurretan burututako kontaketan 19 pertsonek parte hartu zuten: 14 pertsonek Durangon zehar banatutako 5 taldetan parte hartu zuten eta 2 pertsonek Iurretan. Hortaz gain, taldeen koordinazio eta laguntza lanetan beste 3 pertsona aritu ziren. Guztira 15 emakume eta 7 gizonek parte hartu zuten, erdigunetik aldendutako guneetan Durangoko Udaltzaingoaren laguntza izan zutelarik.

Kontaketa asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean burutu zen, 23:00etatik 01:15etara, eta ez zen gertaera azpimarragarririk egon. Kalean lo egin behar zuten bi pertsona lokalizatu ziren Durangon eta beste bi Iurretan, denak gizonak, eta bakar batek bete zuen kontaketarako prestatutako galdetegia.

· Errealitate gordina · Amankomunazgoak eskerrak eman nahi dizkie kontaketako partaide izan ziren norbanako eta elkarte guztiei, bereziki Caritas, JAED, Iurreta Txirrindulari Elkartea eta parte hartu zuten ikasleei, eta baita gainontzeko parte hartzaile eta Durangoko eta Iurretako Udalei ere. Guztien lana funtsezkoa izan da Durangaldean ere existitzen den errealitate gordin hau ezagutu eta identifikatzeko.

Amankomunazgotik ekimenaren inguruko balorazio positiboa egiten dugu, eta bi urtero burutzen den kontaketa izanik, hurrengo kontaketan parte hartu eta Amankomunazgoa osatzen duten herri guztietara hedatzea aurreikusten dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu