Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 34 Km/h

Berrizko udalak irristatzeen konponketa lanak hasi ditu herriko gune ezberdinetan

Mugalari

Otsaila eta martxoa bitartean izandako euriteek kalte ugari eragin zituzten Berrizko gune ezberdinetan. Ondorioz zenbait udal azpiegiturek kalte nabarmenak jasan zituzten. Hauen artean Andikoagoiti landa-gunearen sarbidea dago, Errotazar baserrira doan bidea eta Oka errekaren ezkerraldearen ibilbide ekologikoa, herritarrek oinezko ibilbidea bezala erabiltzen dutena.

Hasitako obrek 4 hilabeteko gauzatze epea dute eta 302.350 eurokoa izan da hauen esleipen prezioa. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak %90ean finantziatuko ditu lanak.

Obrak hasi dira jada eta helburua aipaturiko guneetan jasandako eurite gogorren ondorioz sortutako kalteak konpontzea da.

Andikoagoitiko sarbidean hiru gunetan egingo da lan:

  • Aretxaga baserriko inguruan lur irristatze berri baten ondorioz kaltetua dagoen bidea konponduko da.
  • Bideko iparraldeko mendoitzan, irristatze txiki bat jaso duen lubana egonkortuko da.
  • Bideko hegoaldeko mendoitzan, Solazar eta Sagasti baserrien arteko tartean. Bertan, lur irristatze larriak izan dira eta azterketa geologiko bat egin behar izan da konpontze lanak hasi aurretik.

Lur irristatzeak 2

· Olazar sarbidean (Eitua-Ereña) ·

  • Olazarbarria eta Olazarrondo baserrien inguruan, mendi-hegaletik datorren euriaren ura bi isurketa txikietan batzen da eta eurite gogorren ondorioz bidea eta areka gainditu eta bertan zeuden lurra, harriak eta egur hondakinak arrastaka eraman zituen urak. Hau dela eta ezkerraldeko bidea eta euste-horma kalteturik suertatu ziren.

Ibilbide ekologikoan (Legaño). Gune honetan, jasandako euriteen ondorioz, bidearen mendi-hegala urez bete eta lurra ezegonkorra bihurtu zen. Ondorioz, Legaño auzoko aurrealdean, lurra apurtu eta lur irristatze larria gertatu zen bidea  30,00 metrotan lurperatuz.  Konpontze lanekin mendi-hegala eutsi eta bidea konponduko da. Bestalde, pinudia botatzea ere aurreikusten da.

Azkenik aipatzea, esleipenean eta hobekuntza moduan, Asua-Bertoita bidearen konponketa ere sartu dela. Obraren kostua 79.000 eurokoa izango da (gauzatze materialaren kostua).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu