Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
12:46 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

EMEk eta Elorrioko Udalak deskontu txartelak jarri dituzte salgai

Mugalari

 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bono jarri dituzte herritarren eskura. Berritasun modura, bonoak Caja Laboraleko bulegoetan izango dira salgai.

EME

ARGAZKIA · Elorrioko Udala

Elorrioko Merkatari Elkarteak (EME) eta Elorrioko Udalak ‘Elorrixon Dendarik Denda’ kanpainari hasiera eman diote herriko merkataritza indartu asmoz. Ekimen horri esker, 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1000 bono jarri dituzte herritarren eskura.

· Berritasuna · Aurten, berritasun modura, Caja Laboralaren laguntza izango du ekimenak, izan ere,  deskontu-txartelak Berrio-Otxoa kaleko Caja Laboraleko bulegoetan izango baitira salgai. 2016ko urriaren 27tik abenduaren 4ra bitartean erosi ahalko dira hurrengo ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30ak arte, eta ostegun arratsaldetan 16:30etik 19:30ak arte.

Kanpainaren prozedurari dagokionez, 18 urtetik gorako elorriar bakoitzak bi txartel izango ditu eskuragarri gehienez NAN bakoitzeko, eta erosketa bakoitzean gehienez bi deskontu-txartel erabili ahalko dira aldi berean. Txartel hauek kanpainan parte hartzen duten eta kartel identifikagarria izango duten dendetan erabili ahalko dira.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu