Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:41 am,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

#BILBAO · Stock Euskadik 3000 euro emango dizkio Gorabideri, adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea

Mugalari

· Azaroaren 4tik 6ra BECen bere 11. edizioa egingo duen azokak lankidetzarako akordioa sinatu du Gorabiderekin. Horrez gain, erakundea azokan egongo da Stock Euskadik irauten duen hiru egunetan

· Edizio bakoitzean Euskadin lan azpimarragarria egin duen GKE desberdin bati laguntzen dion elkartasunezko alderdia iaz jarri zuen martxan Stock Euskadik, Euskadiko outlet handienak

Datozen azaroaren 4an, 5ean eta 6an Bilbao Exhibition Centren (BEC) bere 11. edizioa ospatuko duen Stock Euskadik lankidetza hitzarmena sinatu du Gorabiderekin. Akordio horren bitartez, erakundeak 3.000 euro jasoko ditu, eta stand bat izango du BECeko atarian, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren berri emateko. Diru-laguntza emateko ekitaldi formala BECen bertan izango da, azaroaren 5eko goizean. Sinadura Bilbon dagoen Gorabideren egoitzan izan da, eta bertan Pablo González GKEko zuzendariak eta Francisco García Stock Euskadiko zuzendariak hartu dute parte.

firmagorabide3

· Outlet haundiena · 40000 bisitari inguru jasotzea aurreikusten duen ekitaldia Euskadiko outlet handiena da, eta iaz elkartasunezko alderdi hori sartu zuen. Ekimenaren onurak jaso zituen lehenengo elkartea Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen Bizkaiko ordezkaritza izan zen (azokaren iazko martxoko edizioan), urriko edizioan Euskadiko UNICEF izan zen onuraduna, eta aurtengo martxoan izan den azken edizioan Caritas Bizkaia. Ekimenaren helburua, edizio bakoitzean Euskadin lan azpimarragarria egin duen GKE desberdin bati laguntza ematea da.

Stock Euskadiko zuzendaria pozik agertu da Gorabidek duela berrogeita hamar urte baino gehiagotik egiten ari den lan garrantzitsuari ekarpen txikia egiteko aukera izateagatik. 1962an sortutako elkarte hori, mota horretako Bizkaiko zaharrena da, eta Bizkaiko lurralde osoan dago, mota guztietako adimen urritasunekin lan eginez.

· Diagnostiko bat · Une honetan, 4600 erabiltzaile baino gehiago, hau da, Foru Aldundiak, diagnostiko nagusi gisa adimen urritasuna duten pertsona moduan zentsatuta dituen %83, biltzen ditu Gorabidek. Azpimarragarria da, baita ere, konpainia eta laguntzako 450 lankidetza baino gehiago eskaintzen dituzten eta urtero aisia jardueretan 1.500 plaza baino gehiago eskaintzeko aukera ematen duten 350 boluntario dituen Denbora Libreko Zerbitzua.

Horrez gain, Gorabidek Lantegi Batuaken sorkuntza sustatu zuen 1983an, adimen urritasuna duten pertsonei lan munduan sartzeko aukera eskaintzeko; eta 1991n, tutoretza, kuradoretza edo defentsa judiziala eskaintzen dituen Futubide sortu zuen.

1000x130F

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu