Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
10:05 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Abadiñoko udalak emakume talde bat sortuko du mikromatxismoak aztertzeko

Mugalari

· Egitaraua urriaren 26 eta 27an aurkeztuko zaie emakumeei Zelaieta eta Matienako eskoletan

Abadiñoko Udalak egitarau piloto bat jarriko du martxan emakume talde batek aztertu ditzan gizarteko mikromatxismoak eta ikas dezan horiei aurre egiten, Bardintasun Arloko zinegotzi Yanire Morenok gaur esan duenez.

Ekimena 30-55 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Astean behin egingo dituzten saioetan, Nagore Asla eta Idoia Iturbe psikologoen gidaritzapean emakumeek ikasiko dute zer diren «mikromatxismoak», nola ezagutu eguneroko bizitzan eta zelan aurre egin eurei. «Portaera horiek aztertzeaz gain, emakumeek mikromatxismoak neutralizatzeko tresnak eskuratuko dituzte, indartsuagoak sentituko dira eta konfiantza gehiago izango dute», esan du zinegotziak.

Yanire Morenok gehitu duenez, Udalaren asmoa da 8-12 emakumez osatutako talde bat sortzea, elkartu daitezen astean behin ordu bete t’erdiko saioetan, oraindik erabaki gabe dagoen tokiren batean. Egitarau hori ezagutarazteko, aurkezpenak egingo dira urriaren 26 eta 27an Zelaieta eta Matienako eskoletan, 16:45etan.

YAnire Moreno

Yanire Moreno. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Publizitatea

banner durango irratia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu