Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
3:08 am,
temperature icon 17°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

#GAUR HASTEN DIRA · Berdintasun Plan berria osatzeko herritarrekin bilerak egingo ditu Elorrioko Udalak

Mugalari

· Herritarrei zuzendutako lehen bilera gaur izango da, Iturri Kultur Etxean, 18:30 eta 20:30 bitartean

Elorrioko Udalak lantzen diharduen IV. Berdintasun Planak aurrera darrai bere bidean, eta hurrengo geltokia elorriar ezberdinen iritzia jasotzea izango da. Horretarako, ‘Amestutako Elorrio Parekidea Egin’ prozesupean, udaleko Berdintasun sailak bilera ezberdinak antolatu ditu.

Herritarrei zuzendutako lehen bilera gaur urriaren 18an izango da, Iturri Kultur Etxean, 18:30 eta 20:30 bitartean. Herritarrekin batera, udalak sektoreka banatutako batzar batzuk deitu ditu. Hori dela eta, bi egun geroago, urriaren 20ean, Hezkuntza esparruko eragileentzako saioa antolatu du Iturri Kultur Etxean, 13:30 eta 15:30 bitartean.

Udal barruan egoera zein den ezagutu asmoz, bi bilera egingo dira. Lehena udaleko ordezkari politikoentzat zuzendutakoa izango da, urriaren 25ean. Bigarrena, berriz, egun bat geroago izango da, urriaren 26ean, udaleko langileei zuzendua.

ELORRIO IGUALDAD

· Etorkizuneko erronkak lehenesteko saioak · Urte hasieratik martxan dagoen prozesuak fase ezberdinak izan ditu. “Duela 5 urte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen, eta ordutik zenbait egitasmo egin direla jakin badakigu, baina oraindik gauza asko egiteke daude. Orain etorkizunari begirako lerroak ezarri nahi ditugu, beti ere, herritarren lehentasunetatik, beharrizanetatik eta interesetatik abiatuta”, azaldu dute Berdintasun sailetik.

Lehenik, orain artean martxan izan den III. Berdintasun Planaren ebaluazioa egin zen, hutsuneak eta indarguneak identifikatu asmoz. Horretarako, Udalak hainbat bide jarri zituen herritarren eta eragile ezberdinen iritziak jaso asmoz. Ondoren, Elorrioko emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoera nolakoa den ezagutzeko pausuak eman dira, eta, behin, lan horiek eginda, emaitzak jakinarazteko eta elorriar guztien artean etorkizuneko erronkak lehenesteko saioak egingo dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu