Osteguna,
2024ko Irailak19

MugaKultura

loader-image
Durango
11:55 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Ene Bada taldeko Eneritz Gorritxategi berriztarra Kheraukide berria izango da

Mugalari

Berrikuntzekin datorkigu udagoienean Kherau boskote bizkaitarra: Ia 7 urteko ibilbide ostean, Alex Garcia trikitilariak utziko du taldea bere aitatasun berriaz arduratzeko, eta Berrizko Eneritz Gorritxategik beteko du galdakoztarrak lagatako hutsunea.

ENERITZ KHERAU

Kherau. · ARGAZKIA · Gaizka Peñafiel

Eskarmentu handia Eneritzek dakarrena, besteak beste, hamarkada luze batez jardun izan baitu plazarik plaza Ene Bada taldearekin eta Khreau aspaldiko kolaboratzailea baita. Izan ere, hainbat pieza grabatu zituen boskotearen lehen diskorako (Munduan Ortozik, 2010) eta horrezaz gainera, jo izan du zuzenean taldearekin zenbaitetan.

Beheko bideoan eskualdatzearen momentua ikus dezakezue Kherau erara, kantuz alegia. Gauzak ondo bidean, urriaren 23an egingo du Eneritzek debut ofiziala Larrabetzuko Hori Bai gaztetxe historikoan 18:30etan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu